Lehenik eta behin, banakako defentsa-xehetasun teknikoak finkatu behar dira, bai eta horiek joko-egoera txikietan eta ziurgabetasun txikikoetan nola aplikatu ere, hala nola 1×1 eta 2×2 jokoetan.
Bigarrenik, aplikazio taktikoa definitu behar da joko errealeko egoeretan, 3x3tik 5x5era.

Kontzeptua hobetzeko, banakako eta egoera murritzetako defentsa-lan tekniko taktikoa

Baloiaren defentsari eta blokeatzailearen defentsari erreparatuko diegu.

Zuzeneko blokeoaren gure defentsa, defendatzaile bakoitzaren erantzukizuna alde batera utzita, 3 defentsa motatan oinarrituko da:

• Aldaketa
• Flash eta buelta
• 2×1

Aldaketa:

Flash eta buelta

2×1

Kontzeptua hobetzeko eraso eta defentsako lan taktikoa. 2x2tik 5x5era

Talde defentsa, 2x2ko egoeraz gain, azkena den defendatzailearen laguntzan oinarrituko dugu, berak lagunduko baitu blokeatzailearen jarraipenean.
Lehen aipatutako 3 defentsak ikusiko ditugu

• Flash eta buelta
• Aldaketa
• 2×1

Flash eta buelta bada 

• Laguntza aldean dagoen izkinako defendatzaileak (2) blokeatzailearen jarraipena txekeatuko du.
• Alde sendoko lehenengo defendatzaileak (3) lehenengo pasearen linea defendatuko du, triangulazio azkarra ekidinez.
• Azken defendatzaileak (4), zonaren erdialdea okupatuko du finten bitartez.

Aldaketa bada

• Garrantzitsua da gainontzeko jokalariek triangulazio azkarra sahiestea, roll luzearekin kastigatu ez gaitzan
• Horretarako, 2k eta 4k zona itxi behar dute. 2a, alde ahulean lehen pasea izanik, finta eta buelta.
• 3ak, aldiz, pase-linea defendatu behar du.

2×1 bada (trap)

• Bi egoera desberdin, baloia daramanak egiten duenaren arabera. Botearekin jarraitu edo botea emateari utzi.
• Botearekin jarraitzen badu, helburua saskitik bizpahiru bote urruntzea litzateke, eta momentu horretan, blokeatzailearen defendatzailea bere erasotzailearekin bueltatu beharko litzateke (Besoak goian eramanez, posizioa berreskuratu arte baloia begiratu gabe)
• Baloiak daramana boteak emateari uzten badio, 2x1ekoa mantendu beharko da, baloia askatzen duenerarte.

Gure 3 defentsen arabera, aurkariek joka ditzaketen eraso moten arabera ere jokatuko dugu gure defentsa:

• Alde indartsuan 2 jokalari eta ahulean 1 izanda erasotzen badute

o Roll egiten badute, azken defendatzaileak txekeatuko du, bere taldekideari denbora emanez, eta bere parea berreskuratuko luke.

o Pop egiten badute, finta eta buelta.

• Alde indartsuan jokalari bakarra eta ahulean 2 izanda erasotzen badute 

o Roll jolasten badute, azkenak hartuko luke, eta hurrengo defendatzaileaktriangulatu (pistolera) beharko luke. Horren ostean, defendatzaile bakoitzak bere parea berreskuratu beharko luke.

o Pop jolasten badute, gertukoenak salto egin beharko luke, eta azkenak triangulatu (pistolera).

• Alde indartsuan jokalari guztiak egonda erasotzen badute