Euskadiko Saskibaloi Federazioak, salbuespen gisa, epe berri bat ireki du Gizonezkoen Lehen Mailan eta Gizonezkoen Bigarren Mailan 2026/2027 denboraldiari begira hutsik dauden postuak betetzeko.

Behin izena emateko epeak amaituta, Gizonezkoen Lehen Mailan hutsik geratu da. Indarrean dagoen araudiaren arabera, plaza hori Araberri Basket Club-i dagokio.

Izena emateko epea bihar, abuztuak 19, 12:00ak arte egongo da zabalik.

Era berean, Federazioak epe berri bat ireki du Gizonezkoen Bigarren Mailan dauden hutsuneak betetzeko, epe berdinarekin: abuztuaren 19an, 12:00etan. Interesa duten taldeek idatziz jakinarazi beharko diote Federazioari plaza horietako bat lortzeko asmoa.

Hutsik dauden postuak beteko dituzten klubak indarrean dagoen araudiaren arabera hautatuko dira.

Informazio guztia 2026/2027 denboraldiko 3. zirkularrean dago jasota.