Mendizorrotzako Kiroldegiak hartu zuen jardunaldiko lehia handia Lehen Mailan. Eta David Martinen neskek balio handiko garaipena lortu zuten. Emaitza horrek, bere garaipenarekin batera, lidergoa eman dio La Salleri. Eta Bigarren Mailan, Disdira Bitxitegia ISB-ren porrota aprobetxatu zuen Afilados Gasteiz Arabak azpeitiarrak harrapatzeko.

LEHEN MAILA

Mendizorrotzan jokatu zen asteburuko partidarik handiena. Eta Gasteizko kantxan, garaipena, aberage eta bigarren postua hartu zituen Campus Prometek. Beti aurretik David Martin-en neskak, beti aurpegia emanez Kike Diaz de Garayorenek. Arabarrek emozio eman zieten azken minutuei, 12-0eko partzialari esker (51-54). Baina une klabe horretan, Zabalak epaia eman zion 4 puntu jarraiarekin.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

Ordu berean, Logroñoko Paula Montal kiroldegian, sailkapeneko lehen postua eman zion garaipen erraza lortu zuen La Sallek. Gorka Gonzalez-en taldeak erabakita utzi zuen partidua atsedenaldian (16-33). Datorren larunbatean, bilbotarrek Reproducción ART Araski hartuko dute Bilbon. Lehen itzulian, gasteiztarrek garaipena lortu zuten 15 puntuengatik.

Igoera Faserako postuetan finkatzen dira bai Lointek Gernika bai Tabirako Baque. Busturialdekoek hasieratik apurtu zuten Aranguren Mutilbasket-en aurkako partidua (70-57), Durangokoek, berriz, Leioa SBT-ari irabazi zioten (59-43), atsedenaldian erabakitako neurketa batean.

Bosgarren postua galdu zuen Easo San Martin Merkatua, Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurka galdu eta gero (46-51). 10 puntuko aldea izan zuten bilbotarrek 2 minuturen faltan, baina donostiarrek emaitza estutu zuten 7-0eko partzial batekin. Bere taldeko garaipenari azkena eman zion Sesek, libre marratik.

Jardunaldia osatu zen Fonseca Basket Navarra (69-55 Bera Bera Bultz-en kontran) eta Megacalzado Ardoi-ren garaipenekin (56-64 Hondartzan). Nafarroako bi taldeak sailkapeneko erdiko postuetan mantentzen dira.

BIGARREN MAILA

Berdinketa lidergoan. Inmobiliaria Dato40 Tojuren aurkako derbian irabazi egin zuen Afilados Gasteiz Arabak, azken laurden bikainari esker (12-29) eta Disdira Bitxitegia ISB liderraren porrota aprobetxatu zuen. Azpeitiarrek galdu egin zuten Paz de Ziganda Ikastolaren kantxan (48-45), 14 puntu besterik ez saskiratu eta gero bigarren zatian.

Bere ikusgarriko boladan mantentzen da San Ignacio: seigarren garaipen jarraian Faduran (54-77) hirugarren postuan finkatzeko. Miguel Perez-en taldeak partida bateko aldea du PDZ eta Mazarredo Fisioterapia Unamunorekin: bilbotarrek erraz irabazi zute Pradejonen (50-65).

Donostian, Askartza Claret Andrasak ez zuen arazorik izan Bera Bera MRW Amara gainditzeko (51-62). Eta Barakaldon, bere bolada onari agur esan behar izan zion Paules Galtzagorrik, Kaleangora Liceo Monjardin den aurkari zuzenaren aurka (50-65).