2020 urteko lehen titulua eskuratu dute donostiarrek, Carramimbre CBC Valladolid-i irabazita (55-52) Pisuerga kiroldegian jokatutako finalean. Marcelo Nicolarenek historia apurtu dute: etxetik kanpo garaipena lortu duen lehen taldeak

Hasiera bikaina eskaini du Delteco GBC-ak: 0-8ko partziala eta presio osoa bere aurkariarentzat, LEB ORO txapelketako liderra eta Kopa Printzesako anfitrioa. Beti aurretik mantentzen dira donostiarrak, nahiz eta etxekoen erreakzioa atsedenaldia baino lehen, markagailua murrizteko (29-30).

Hirugarren laurdenean, donostiarrek kolpe handia eman diote Kopari: 11 puntuko aldea eta nagusitasun handiko minutuak, defentsa ikutsgarriari esker (39-50). Printzesa Kopa oso hurbil zegoen, baina etxeko taldearen azken bultsadari eustea falta zitzaion: 55-57ko emaitza 3 minuturen faltan. Lasaitasuna eman dio Oroz-ek eta titulua Donostiara.

Garaipen honi esker, donostiarrek kantxa faktorea izango dute playoff-eko lehen kanporaketan, denboraldia bukatzen badute bigarren eta bosgarren postuen artean. Eta noski, igoera zuzena ez badute lortzen.

Zorionak!!!

(ARGAZKIAK: FEB)