Denboraldiko 14. garaipena eskuratu zuen talde bilbotarrak eta jada bi partiduko aldea ditu bere aurkari nagusiekiko. Lehen Mailan, bosgarren posturako borroka estutu du Leioa SBT-ak, Redline Mekanika TAKE-ri irabazi eta gero.

LEHEN MAILA

Jardunaldia erosoa buruko hirukotearentzat. Asteburua itxi zuen LBC Cocinas.com liderrak garaipen batekin Universidad Deusto Loiola Indautxuren aurka (80-69), neurketako hasiera distiratsuaren ondoren. Bilbotarrek aurre egin zioten amaierara arte.

Erraz irabazi zion Urgatzik Fundacion Bilbao Basket-i (83-65), hirugarren laurdenean erabakitako norgehiagokan. Eta azken minutuetara arte itxaron behar izan zuen Ordizia Basoa Banaketak-ek ihes egin ahal izateko Beasainen (74-86).

http://www.gitb.eus/azken-berriak/12699-goierriko-saskibaloi-derbia-jokatu-zen-beasain-eta-ordiziaren-artean

Emozio eta garrantzi gehiago jardunaldiko beste hiru partiduetan. Bosgarren postura hurbiltzen da Leioa SBT, Redline Mekanika TAKE-ri irabazita (65-75), aberagea hartuz gain. Kandelazubietako taldeak aprobetxatu zuen Tecnun Askatuak taldearen porrota, Disdira Bitxitegia ISB-ren aurka (72-65). Garaipen honi esker, azpeitiarrek aldea murriztu dute Fundacion Bilbao Basket-ekin.

Eta jaitsierako postuetatik ihes egin da Aranguren Mutilbasket, Getxoko Gobela kiroldegian garaipena lortu eta gero (63-66). Oso neurketa parekatua eta nafarren 0-6ko partziala garaileak bilakatzeko.

BIGARREN MAILA

Estudios y Obras Rekalde Unamunok kolpe handia eman die sailkapeneko lehen postuei. Bilbotarrek erraz irabazi zuten Urretan (43-72) eta garaipena ere lortu zuten Iturripen, azken laurdena errepikatu behar eta gero. 14 garaipen Unamunorentzat eta 2 partiduko aldea Alkideba Ointxe eta San Prudencio taldeekiko.

Bigarren zatian buelta eman zioten partidari gipuzkoarrek, Mekalki Aloña Mendiren aurkako derbian (57-62), gasteiztarrek, berriz, bigarren laurden bikaina eskaini zuten (14-27) garaipena lortzeko Mungian.

Asteburuko bigarren lehia zuzenean, La Sallek Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoari irabazi zion (62-57) eta berdinketa hirukoitza eragin zuen laugarren postuan, larunbateko aurkaria eta Mungiarekin, 11-6ko balantzearekin.

Bere bolada ona luzatu zuen Erroibide Carnicas San Marcialek. Irundarrek ez zituzten arazorik izan Rodamientos Ariztiren zelaian (49-75). Las Llanas kiroldegian, Salleko Renault Autonervion-ek Askartza Claret gainditu zuen (68-56). Eta Tabirako Baqueren hasiera ona (16-23) beti aurretik mantentzeko Easo Tordowineren aurkako lehian (63-72).

(ARGAZKIA: Goierri TB)