Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Tecnun Askatuak taldeen jokalariak asteburuko protagonista handiak dira. 34 puntu eta 53ko balorazioa lortu zituen Lopezek, Urgatziren aurkako garaipenean. Eta 29 puntu, 19 errebote eta 49ko balorazioa Arenazarentzat, jokaera klabea Leioari irabazteko.
LEHEN MAILA
Denboraldiko banakako jokaerarik onenak utzi dizkigu 19. jardunaldiak. Bilboko Jesuitas Ikastetxean, 34 puntu eta 53ko balorazioa lortu zituen Aitor Lopezek, Urgatziren kontrako garaipenean (85-82), luzapen baten ondoren. Gutiezek hirukoak 5 minutu gehiago eman zizkion partidari eta laugarren postuan finkatzen dira bilbotarrak.
Eta Lardizabal Multiusos zelaian, Pablo Arenaza izan zen Tecnun Askatuak taldearen liderra: 29 puntu, 19 errebote eta 49ko balorazioa. Donostiarrek Leioari irabazi zioten (84-73) eta berriro ihes egin dira bosgarren postuan.
Lidergoan jarraitzen du LBC Cocinas.com taldeak. Ordiziako froga gainditu zuten errioxarrek (59-78), atsedenaldian ia erabakitako neurketan (30-42).
Beheko postuetan, garaipen garrantzitsua harrapatu zuen Disdira Bitxitegia ISB-ak, Fundación Bilbao Basket-en kantxan (49-65). Emaitza honi esker, azpeitiarrek bilbotarrek garaipen adinak dituzte.
Mutilvan, oso partidu parekatuan, Aranguren Mutilbasketek Atletico San Sebastian-i irabazi zion, 70-69ko emaitzarekin. Eta Tolosako Usabal kiroldegian, erregulartasuna aurkitu gabe jarraitzen du Redline Mekanika TAKEK: Getxo SB-ak garaipena lortu zuen (52-56). 23 puntu, 12 errebote eta 30reko balorazioa Joseba Iglesias-entzat.
BIGARREN MAILA
Jardunaldiko emaitzarik nabariena iritsi zen Irunen: Cafetería Tártalo Ibaizabal-ek agur esan zion Erroibide Cárnicas San Marcial-en bolada onari (67-69). Arnasa hartu dute galdakaoztarrek permanentziarako borroka.
Goiko postuetan, Estudios y Obras Rekalde Unamunok zein Alkideba Ointxek estutu behar izan zuten bigarren zatian Mekalki Aloña Mendi (88-61) eta Easo Tordowine (76-60) gainditzeko, hurrenez hurren.
Bigarren postuan finkatzen da San Prudencio, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoari irabazita (74-65) jardunaldiko lehia zuzenean. Igoerako Faserako postuetan sartu da La Sallek, garaipen lortu eta gero Las Llanas kiroldegian, asteburuko amaieran (47-60). Eta seigarren postura jaitsi da Mungia SK, porrota jaso ostean Landakon (78-65).
Eta Askartza ikastetxean, zortzigarren porrot jarraian jaso zuen Rodamientos Ariztik: 87-43ko emaitza Leioako taldearentzat.