Hiru hilabete ostean, saskibaloia itzuli da. Atzo, Valentzian, Liga Endesako Fase Finala hasi zen eta euskal saskibaloiak hitzordu garrantzitsua zeukan: denboraldiko hirugarren derbian. La Fontetan, Kirolbet Baskoniak garaipen erosoa lortu du RetaBET Bilbao Basket-en aurka. Lehen zati parekatua, baina, bigarrenean, Dusko Ivanovic-en gizonak handiagoak izan ziren. Miguel Ruiz bilbotarrak debuta egin zuen Liga Endesan.

0-12ko partzialak, lehen zatiko azken lau minututan, bultza egin zuen Gasteizko taldea (37-44ko emaitza atsedenaldian), lehen zati oso parekatua izan ondoren: 23nako berdinketa lehen laurdenaren amaieran eta bilbotarren 10-0eko partziala berriro aurretik ipintzea (33-27).

Erreakzionatzen saiatu zen RetaBET Bilbao Basket bigarren zatiko hasieran, baina Granger-ren laugarren hirukoak arnasa eman zien gasteiztarrei. Eta gero, arabarrek ez zioten aukerarik eman bere aurkariari: 41-49, 47-62 eta 50-72 hirugarren laurdenaren amaieran.

Amaieran, 64-87ko emaitza. Bilbotarrentzako eguneko albisterik onena Miguel Ruiz-en debuta izan zen.

ESTATISTIKAK

Bihar, txapelketako bigarren jardunaldia

15:30 RetaBET Bilbao Basket – Joventut

21:30 Kirolbet Baskonia – Tenerife

(ARGAZKIA: ACB Photo)