Saskibaloiko igandea. Hirugarren jardunaldia Valentzian ospatzen ari den Liga Endesako Fase Finalean. Jardunaldiko hasieran, txaapelketako lehen garaipena eskuratu du RetaBET Bilbao Basket. Eta jardunaldiko amaieran, porrota jaso du Kirolbet Baskoniak, baina bigarren postuan mantentzen da.
RetaBET Bilbao Basket 78 – Iberostar Tenerife 70 (Estatistika)
Fase Finalaren lehen garaipena lortu dute bilbotarrek, Txus Vidorretaren mutilei irabazita. Pare bat momentutan izan ezik, beti aurretik izan dira Alex Mumbrurenak.
Joventut-en aurka galdu eta gero luzapenean, eta absentzien ondorioz momentu txarrenik zela zirudien, bere itxura onena erakutsi du Bilboko taldeak lehen garaipena lortzeko. Hirugarren laurdenean izan zen partiduaren klabea: 28-20ko emaitza bilbotarrentzat, 9 puntuko aldea azken laurdena hasteko eta lasaitasuna azken minututan.
Miguel Ruiz junior jokalariaren partida bikaina: 7 puntu eta 2 asistentzia
Kirolbet Baskonia 75 – Barça 81 (Estatistika)
Fase Finalaren lehen porrota jaso du Arabako taldeak, baina A multzoko bigarren postuan mantentzen da, Unicajarekin berdinduta.
Dusko Ivanovic-en gizonek erreakzionatu dute hasiera txarraren ondoren, Shavon Shields bikainaren eskutik (17 puntu bigarren laurdenean). Atsedenaldian, 42-39. Eta hirugarren laurdenean osatu da gasteiztarren erremontada (55-56). Baina partidaren une garrantzitsuenean, 14-2ko partziala kataluniarrentzat.
4. JARDUNALDIA. Asteartea
15:30 Kirolbet Baskonia – Unicaja
18:30 RetaBET Bilbao Basket – Barça