Larunbatean hasi zen 2020ko Euskal Kopa EBA. Ulacia Zarautzek Goierri Iparragirre 2020-ri irabazi zion, azken laurden bikainari esker. Eta luzapen bat behar izan zuen Mondragon Unibertsitateak Baskonia gainditzeko.

GOIERRI IPARRAGIRRE 63 – ULACIA ZARAUTZ 77

Kostaldeko taldeak ia bi oinak ipini ditu Euskal Kopa EBA Lauko Finalean, 14 puntuko aldeagatik irabazi eta gero Urretxun. Oso neurketa parekatua lehen 30 minutuetan: etxekoek bere itxura onean erakutsi zuten hirugarren laurdenean, 48nako berdinketa ipintzeko markagailuan. Baina laurden erabakigarrian, Ulacia Zarautz ihes egin zen 2-8ko partzialarekin eta epaia eman zion 1-7koarekin, partidaren hasiera erosoaz gozatzeko.

Eguzkitza-Azpeitia bikoteak 31 puntu eta 35eko balorazioa lortu zituen. Etxeko taldean, 13 puntu Iñigo Lasarentzat.

BASKONIA 86 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 89

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

Pasaden kurtsoan, bi talde hauek lehen jardunaldian aurrez aurre egin zuten, baina aldi horretan gasteiztarrek garaipena lortu zuten. Eta berriro jokatu zuten finalean.

Eta 2020ko Euskal Kopa EBAren hasieran, partida zoragarria eskaini ziguten. Ia beti aurretik Miguel Ángel Hoyoren mutilak eta ia partida erabakita 4 minuturen faltan (75-66). Baina oso luze egin zaie azken txanpa eta bere aurkariak luzapena bortxatu zuen, 2-11ko partzialari esker, Dani Lorenzoren saski klabearekin. Luzapenean, istorioa berbera: kanpokoen 0-5eko partziala eta epaia libre marratik.

2. JARDUNALDIA

Larunbata, 20:00etan: Easo Bodegas Muga – Baskonia

Igandea, 11:30etan: CB Santurtzi SK – Goierri Iparragirre 2020