Berriro berdintasun handia erakusten den mailan, bilbotarra da 2-0eko balantzea jartzea lortu duen talde bakarrak. Mutiletan, berdinketa hirukoitza lidergoan, baina modu desberdinetan.

MUTILAK

Fundación 5+11k zein Fundación Bilbao Basketek berriro garaipen erosoak eskuratu dituzte. Gasteiztarrek Alter Consulting ISB-ri irabazi zioten, 111-65eko emaitzarekin, bilbotarrek, berriz, Take Burruntzi gainditu zuten (105-39).

Easo Urdaburu da garaipen lortu dituen hirugarren taldea. Eta lehen jardunaldian bezala, donostiarrek bi liderrek baino gehiago sufritu behar izan zuten. 13 puntugatik galtzen ari ziren hirugarren laurdenean (51-38), Mondragon Unibertsitatearen etxean), baina partidari buelta eman zioten 4-20ko partzialari esker. Azken laurdenean, etxekoek eutsi zioten hirukoen bitartez (5 saskiratu zituzten 10 minututan), baina Larrearen libre batek neurketa erabaki zuen (77-78).

Eta derbi gasteiztarrean, Electro Alavesa Araberriren estreinaldia. Alvaro Bilbaoren mutilek partidarren aurrea hartu zuten 19-2ko partzialarekin eta Toju Fundación 5+11ren minutu onenek eutsi zieten (33-31). Atsedenaldiaren ondoren, 10-2ko partzialak epaia eman zion partidari (79-60).

NESKAK

Bakarrik porrotik gabeko talde bat geratzen da bigarren jardunaldia jokatu eta gero: Loiola Indautxu. Bilbotarrek garaipena eskuratu zuten San Viator Ikastetxean, luzapenean (68-71). 16 puntu berreskuratu zituen Asador 10 Gibajasek, baina bi libre huts egin zituen azken jabetzan. Eta luzapenean, 0-6ko partziala bisitarientzat eta garaipena.

Landakon, Electro Alavesa Araski Ointxeren lehen zati onaren ondoren, aurretik ipini zen Tabirako Baque, 16-5eko partzialari esker (35-31). Gasteiztarrek garaipena bilatu zuten hiruko marratik, 4 saskiratuz partidaren une klabean (54-56), baina Urien-en beste hirukoak erabakigarria izan zen etxekoen garaipenarentzat (59-56).

Denboraldiko lehen garaipena bai Lointek Gernikarentzat bai Fundibide ISB-rentzat. Hasierako 10-0ekoa bizkaitarrentzat Torrealday Asesores Hondarribiaren aurka, 26-12ko emaitza bigarren laurdenaren erdialdean eta bisitarien 0-12ko partziala, hiruko marratik, partida estutzeko. Oscar Cearenak aurretik ere ipini ziren, baina Gaizka Barearenak berriro ihes egin ziren 10-0eko partzialarekin (65-55).

Eta Azkoitian, atsedenaldiaren ostean, Joseba Lizarralderen neskek 14-0eko partziala lortu zuten eta garaipena etxean geratu zen.