Denboraldia hasi da A-A azpimultzoan, bi derbirekin. Lehenengoan, Durangoko taldeak irabazi egin du Santurtzin. Eta bigarrenean, Mondragon Unibertsitateak Baskonia gainditu du, Euskal Kopan bezala.

CB SANTURTZI SK 46 – TABIRAKO BAQUÉ 56

Entrenatzaile berria, garaipen segurua. Tomas de Castroren estreinaldia Tabirako Baqueren aulkian eta garaipena Mikel Trueban, 2020ko Euskal Kopa EBA-ren txapeldunaren aurka.

Bi taldeen ehuneko baxuak protagonistak izan ziren: 38/4 hirukoetan. Eta puntu gutxiko egoera horretan, hobeto mugitu ziren bisitariak, beti pixka bat aurretik. Eta partidaren une klabean, 39-42ko emaitzarekin, 2-7ko partziala ihes egiteko eta garaipena lortzeko.

BASKONIA 80 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 84

Euskal Kopako lehen jardunaldian gertatu zen bezala, talde gipuzkoarrak garaipena lortu zuen BAKH kiroldegian. Eta berriro oso neurketa parekatuan.

Bisitarien hasiera bikaina, 12 puntuko aldearekin bigarren zatian (23-35). Baina Baskoniak erreakzionatu zuen atsedenaldia baino lehen, markagailua berdintzeko (41-41). Hirugarren laurdenean, Mondragon Unibertsitatea berriro ihes egin zen (53-61) eta etxekoen beste erremontada (65-65). Emozioz handiko amaieran, 80nako berdinketa bi minuturen faltan eta Carreraren 4 librek garaipena eman zieten Iñaki Ogararenei.

GOIERRI IPARRAGIRRE 2020 46 – MEGACALZADO ARDOI 71

Asteburua itxi zuen lehian, porrota talde gipuzkoarrentzat. Xabier Chicorenek hasiera bikaina izan zuten, baina kolpe gogorra jaso zuten bigarren laurdenean, 25-20tik 27-35era pasa zenean. Atsedenaldiaren ondoren, dagoeneko kanpokoak beti aurretik, baina Goierri Iparragirre 2020k ez zuen amore eman (40-48). Une horretan, 0-13ko partzialak epaia eman zion partidari.