Bi taldek Lehen Mailan eta beste bostek Bigarren Mailan denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuten asteburuan. Gainera, Mekalki Aloña Mendi-k 0-26ko partzial ikusgarria lortu zuen garaipena eramateko Sestaotik.

GIZONEZKOEN LEHEN MAILA

Denboraldiko bigarren garaipenak bai Redline Mekanika TAKErentzat bai Getxorentzat.

Donostian, Goar Artetxeren gizonek Tecnun Askatuak gainditu zuten (49-60). Tolosarrak bigarren laurdenean ihes egin ziren (24-34), baina etxekoek markagailua estutu zuten hirugarrenean (36-39). Partidua alde estutuan mantendu zen bisitariek 0-6koarekin epaia eman arte (46-58).

Eta Faduran, 69-57ko emaitza Imanol Adan-en mutilentzat, Disdira Bitxitegia ISB-ren aurrean. Beti aurretik bizkaitarrak, neurketa kontrolpean zutela zirudien hirugarren laurdenean (49-35). Baina hirukoen bidez (5) iritsi zen gipuzkoarren erremontada (58-57). Aurretik jartzea falta zitzaien David Rodriguez-en mutilei eta Getxok 11-0eko partzial ikusgarriarekin itxi zuen garaipena.

PARTIDA HAU ESKURAGARRI DAGO GURE TWITCH KANALEAN

Asteburuko bigarren porrota Azpeitiko taldearentzat. Ostiralean, lehen jardunaldiaren atzeratutako partiduan, galdu egin zuen Tecnun Askatuak-en aurka (44-50). Etxekoen hasiera bikaina (17-6) eta aurretik bigarren zatiko hasieraren arte (32-24). Une honetan, donostiarrek 2-15ekoarekin buelta eman zioten markagailuari eta neurketaren lidergoa mantendu zuten.

SEGUNDA DIVISIÓN MASCULINA

Bost etxeko taldeen garaipenak, Aloña Mendiren partzial ikusgarri Sestaon eta Askartzaren garaipena, luzapenean, La Salle ikastetxean.

Eta neurketa horretan hasten dugu. Leioztarren kontrola 25 minutuz (50-60), baina bilbotarrek buelta eman zioten 11-0ekoarekin. Hortik aurrera, berdintasun eta luzapenera iritsi zen, etxekoek bi libre huts egin eta gero. Luzapenean, bisitarien 0-7ko partziala garaipena lortzeko.

Las Llanas kiroldegian gertatu zen asteburuko beste bisitarien garaipena. Erosoz irabazten ari zen Salleko Renault Autonervion (43-26), baina Mekalki Aloña Mendik 0-26ko partzial ikaragarria lortu zuen hamar minututan (43-52). Etxekoek bere lehortea amaitu zuten 6-0ekoari esker, baina bisitariek bere garaipenari azkena eman zioten (49-59) eraso lan koral handiarekin.

Askartzaz gain, beste lau taldek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten.

Erroibide Cárnicas San Marcialek Easo Tordowineri irabazi zion 57-45ko emaitzarekin, atsedenaldia baino lehen ihes egin eta gero. Alkideba Ointxek Cafetería Tártalo gainditu zuen (76-67), beti aurretik izan ostean, baina azkartu egin behar azken minutuetan. 73-61ko emaitza San Prudenciorentzat, Tabirako Baqueren aurrean. Abian jartzea kosta zitzaien gasteiztarrei (17-18), baina gero ez zioten aukerarik eman. Eta jardunaldia itxi zuen derbi bilbotarran, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoak Escolapios de Bilbao-ri irabazi zion. 14 puntuko aldea Ruiz de Lazcanorentzat hirugarrenean, baina bere aurkariak ez zuen amore eman azken segundura arte.

Eta asteburua ireki zuen neurketan, Mungiak jardunaldiko garaipen zabalena eskuratu zuen, Getariako Keta Babyauto Sharks (67-46).

EMAKUMEZKOEN 2. MAILA

Denboraldiko lehen porrota jaso zuen Bera Bera Goikoa, Askartza ikastetxean (56-44). Aritz Duroren nesken oso partida serioa, beti aurretik. Eta 11-0eko partzialarekin, hirugarren laurdenaren eta laugarrenaren hasieraren artean, epaia eman zioten partidari.

Nafarroako derbian, San Ignaciok garaipen erosoa lortu zuen Lagunak Furgovip-en kantxan (50-76). Bigarren laurdenaren erdialdera arte eutsio zieten etxekoek (18-20), baina Miguel Perez-en neskak 2-17ko partzial ikusgarriari esker ihes egin ziren.

Eta 7. jardunaldiko aurreratutako neurketan, Getxok Paules Galtzagorrik irabazi zion, 49-47ko emaitzarekin. Oso neurketa parekatuan, barakaldotarrek buelta eman zioten hirugarrenean (32-23tik 35-36ra). Azken minutuetan, Uxue Urrestiren 5 puntu klabeak izan ziren lidergoa eta garaipena getxotarrei emateko.