Emakumezkoen Endesa Ligako 10. jardunaldia ostiralean jokatu zen, datorren asteko nazioarteko partidak direla eta. Eta ostiraleko gauak etxean jokatu zuten bi taldeen garaipenak utzi zizkigun: Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Euskotren. Bere aldetik, Kutxabank Araski porrot gogorra jaso zuen La Lagunan.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 77 – MOVISTAR ESTUDIANTES 74
Las de Mario López se impusieron a un Movistar Estudiantes que guiados por el acierto exterior primero, en especial con Knight, y después por la escolta Carter y el emerger de Nyingifa siguieron en todo momento la estela de un Lointek Gernika que quería despegarse en el marcador pero que no lo conseguía.
El buenhacer de Lo y Colhado en la pintura en la primera mitad y el acierto en los triples de Bjorklund y Buch en la segunda permitieron al Gernika liderar el luminoso pero sin romper el choque. Eso se dejó para a 12 segundos del final con el triple de Roundtree.
IDK EUSKOTREN 58 – CADI LA SEU 44
Azken laurden ikusgarriari esker, Azu Muguruzaren neskek garaipena lortu zuten Erregina Kopa jokatzeko aurkari zuzenaren aurrean. Oso lan koralarekin, neurketaren aurrea eraman zuen Cadi La Seuk, atsedenaldira arte.
Baina dena aldatu zen Gascaren aldageletan egon eta gero. Irudi hobea erakutsi zuen IDK Euskotrenek eta partidari buelta ematen lortu zuen. Baina onean iristear zegoen. Eta azken laurdenean izan zen: sei minututan, 42-39tik 54-40ko emaitza ikusgarrira.
CIUDAD DE LA LAGUNA TENERIFE 77 – KUTXABANK ARASKI 57
Gasteizko taldeak ez du bolada ona aurkitzen. Spar Gran Canariaren aurkako garaipenaren ondoren eta Casademont Zaragozaren aurkako 20 minutuak ostean (26-31 atsedenaldian), Madelen Urietaren neskek porrot argia jaso zuten bolada onean dagoen aurkari baten aurrean (lau garaipen jarraian).
Hasierako 7-0ekoa etxekoentzat eta gasteiztarren hutsartea 13-5ekin. Gasteiztarrek erreakzioanatu zuten eta 3 puntura hurbildu ziren bigarren laurdenean (26-23), baina Ciudad de la Laguna Tenerifek ez zien aukerarik eman nahi: 15-3ko partziala atsedenaldira arte (41-26). Kolpe honek Kutxabank Araski lur jota utzi zuen eta, amaierara arte, etxekoek 20 puntuko aldeaz gozatu zuten.
EMAKUMEZKOEN LIGA 2
BAXI FERROL 76 – HGB AUSARTA BARAKALDO 46
Bigarren astez jarraian, Lino Lopezen neskek gure taldeenetako bati irabazi zioten. Beti aurretik Ferroleko taldea, baina beti aurpegia emanez Alberto Cearen neskek. Barakaldotarrek momentu zaila gainditu zuten bigarrenean (39-27), atsedenaldira bizirik iristeko (40-34).
Partida parekatua izan zen 25 minutura arte (48-40). Hortik aurrera, 13-0eko partzialak epaia eman zion partidari.
MARISTAS CORUÑA 60 – AZPEITIA AZKOITIA ISB 77
Pasaden igandean Azkoitian jasotako porrot mingarriaren ondoren, Andoni Lazkanoren neskek ezin hobeki erreakzionatu zuten, denboraldiko bigarren garaipena lortuz Galiziako lurraldeetan. Eta emaitza hori erdietsi zuten hasiera ikusgarriaren bitartez: 0-10reko partziala 3 minututan.
Partidan sartu zen Maristas Coruña markagailua estutzeko bigarren laurdenaren hasieran (16-19). Baina gipuzkoarrak arin ihes egin ziren, 0-12ko partzialari esker (16-31). Eta atsedenaldiaren ondoren, 20 puntuko aldean kokatu ziren.