Urteko agurrak Emakumezkoen Endesa Ligan aho-zapore ona utzi zigun: Kutxabank Araskik bosgarren garaipen jarraian lortu zuen, azken 3 minutuetan 8 puntuko desabantailari buelta eman eta gero. Goizean, IDK Euskotrenek porrot gogorra jaso zuen luzapenean; eta hirugarren porrot jarraian Lointek Gernika Bizkaiarentzat.

IDK EUSKOTREN 87 – DURÁN MAQUINARIA ENSINO 89

Sinestezina eta mingarria talde donostiarrak luzapenean jasotako porrota, playofferako borrokan aurkari zuzen aurrean. Garaipenez gain, galiziarrek aberage ere eskuratu zuten Gaskan.

Bisitarien aurretik lehen zatian eta 8 puntuko aldea izan zuren hirugarren laurdenaren hirugarren minutuan (40-48). Etxekoen erreakzio bikaina (11-0ekoa) eta berdintasuna 61-62ra arte. Une honetan, 7 minutu geratzen zirenean partida bukatzeko, Azu Muguruzarenek berriro jo zuten: 9-0ekoa eta partida erabakita zegoela zirudien 80 segunduren faltan (75-68).

Baina Durán Maquinaria Ensinok ez zuen amore eman eta 3-17ko partzialari esker luzapena eragin zuen eta oso garaipen garrantzitsua eraman zuen Donostiatik.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 60 – SPAR GIRONA 69

Hirugarren porrot jarraian, bigarrena Malosten, talde bizkaitarrentzat, galdu egin eta gero txapelketako beste faborito baten aurka. Bjorklundek partidaren lehen saskia saskiratu zuen, etxeko taldearen lidergo bakarrean.

Hortik aurrera, beti aurretik Spar Girona, 10 puntuko aldearekin 12. minutuan eta atsedenaldian (28-38). Bisitarien hasierako 0-5ekoa, baina Lointek Gernika Bizkaiak lanean jarraitu zuen (47-52). 8 minutu amaitzeko eta kataluniarrek 0-6ko partziala lortu zuten partida ixteko.

QUESOS EL PASTOR 59 – KUTXABANK ARASKI 60

Ikusgarria talde gasteiztarrak Zamoran lortutako garaipena, bosgarren jarraian, erremontada bikainari esker partidaren azken hiru minutuetan.

Lehen zatian, 10 puntugatik irabazten joan zen Kutxabank Araski, 2-12ko partzialaren ondoren (12-22). 26-32ko emaitza atsedenaldian eta 33-39koa hirugarren laurdenaren erdialdean. Une honetan, partida erabat aldatu zen: 21-4ko partziala etxeko taldearentzat (54-43) eta egoera oso zaila arabarrentzat, baina Made Urietarenek ez zuten amore eman. 59-51 hiru minuturen falta eta bere uztaiaren itxiera: Quevedoren hirukoa berdintzeko eta Adams-en libre bat garaipenarekin urtea amaitzeko.