Bigarren denboraldiz jarraian, Iñaki Jimenezen gizonek lehen postuan amaitu dute denboraldiko lehen itzulia eta LEB Plata Kopa jokatuko dute datorren urtarrilaren 30rean, Ekialde Konferentziako lehen sailkatuaren kantxan. Arratsalde honetan, Azpeitiako derbian, gipuzkoarren Zornotzari irabazi diote 76-66ko emaitzarekin.
JUARISTI ISB 76 – ZORNOTZA 66
Derbi ikusgarria Azpeitiako kiroldegian: LEB Plata Kopa jokoan zegoen eta etxekoek txartela lortu zuten, bigarren urtez jarraian. Hamargarren garaipen jarraian Iñaki Jiménez-en mutilentzat, Zornotza, berriz, hirugarren postuan mantentzen da, 8-4ko balantzearekin.
Manny Suarez-en 5 puntuk partida ireki zuten, baina talde bizkaitarrak etxekoen lehen bultzadari aurre egiten jakin zuen eta bigarren laurdenean bere minuturik onenez gozatu zuten, defentsa bikainari esker: 5 puntu jasotakoak 6 minututan (24-29). Atsedenaldia baino lehen, etxekoen erreakzioa aldagelara aurretik joateko (34-33).
Hirugarren laurdenaren azken minututara arte mantendu zen berdintasuna: 49-nako berdinketa hiru minuturen faltan eta azpeitiarren 8-1ekoa laurdena bukatzeko (57-50). Eta minutu pare bat geroago, 64-54ko emaitza. Mikel Garitaonandiaren taldeak ez zuen amore eman (66-61), baina Juaristi ISB taldeak ez zion aukerarik eman: 8-2ko partziala garaipena eta LEB Plata Koparako txartela eskuratzeko.