Igande goizean jokatu zen jardunaldiren zati handiena Emakumezkoen Lehen Mailako itzuleran. Denboraldiko bigarren garaipena bai Navarro Villoslada Basket Navarra bai Aranguren Mutilbaskentzat.
2021 urtea Leioan hasi zen. Kandelazubietako kiroldegian, Navarro Villoslada Basket Navarrak 2-0eko balantzea jarri zuen sailkapenean. Nafarrek garaipena eskuratu zuten bigarren laurden handiaren bitartez: 6-16eko emaitza eta 24-33ekoa atsedenaldian. Bizkaitarrek buelta eman zioten (36-35), baina bisitariek epaia eman zioten 5-17koari esker. Amaieran, 51-59ko emaitza.
2-0eko balantzea era Aranguren Mutilbasket-entzat: 60-70 Easo Lorea Gourmet-en kantxan. 12-26ko markagailuan bigarren laurdenean eta 15 puntuko aldea bigarren zatiko hasieran. Donostiarrek erreakzionatu zuten eta 3 puntura hurbildu ziren, laugarren laurdenaren lehen jokaldian (49-52). Baina nafarrak berriro ihes egin ziren, 0-9koari esker eta bere aldea mantendu zuten, donostiarrek saskiratu zituzten hirukoak arrean.
Jardunaldiko partidarik estutuena Malosten jokatu zen: 64-61ko emaitza Lointek Gernika Bizkaiarentzat IZ4 Hondarribiaren aurka. Berdintasun handiko partida, hasieratik amaierara (alderik handiena 6 puntukoa izan zen) eta, neurketaren unerik klabeena, etxekoek 11-4ko partziala lortu zuten.
Eta Zizur Nagusian, Megacalzado Ardoik La Salle Zurekin Bus gainditu zuen (52-41). Beti aurretik nafarrak, lehen ztiko azken txanpan ihes eginez (25-15). Hortik aurrera, 10 puntuko aldea garaipen lasaiaz gozatzeko.
Hiru partida atzeratu ziren: Araski-La Rioja ABN eta Campus Promete-Bera Bera Bultz, Filomena denboralearengatik, eta Tabirako-Loiola, Euskal Saskibaloi Federazioaren protokoloarengatik.