Urteko lehen jardunaldia A-A azpimultzoan eta bi derbi izan genituen Gipuzkoan. Donostiarrek irabazi egin zuten Zarautzen, Iturripen, berriz, logika bete zen. Gainera, Baskoniaren garaipen bikaina LBC Cocinas.com erroixarren aurka eta Tabirako Baqueren porrota liderren aurka.
ULACIA ZARAUTZ 56 – EASO BODEGAS MUGA 67
Euskal Kopako finalerdietako errepikapenean, Aritzbataldeko derbia Donostiara joan zen. Gotzon Arrietaren taldeak garaipen handia eskuratu zuen, beti aurretik margakailuan ibili eta bigarren laurdenaren hasieran ihes egin eta gero: 13-16tik 19-34ra.
Atsedenaldiaren 22-36ko emaitzaren ostean, donostiarrek 21 puntuko aldea izan zuten, baina Ulacia Zarautzek ez zuen amore eta 7 puntura hurbildu zen. Bisitariek partidari azkena eman zioten 09-ko partzialarekin (47-64).
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 76 – GOIERRI IPARRAGIRRE 2020
Ez zen sorpresarik egon Iturripen. Etxekoek irabazi egin zuten, sailkapenean 6-2ko partziala jartzeko. Bisitariak, aitzitik, azken postuan mantentzen dira, garaipenik gabe.
15 minutu parekatuaren ondoren (29-25), Iñaki Ogararen mutilek partida apurtu zuten atsedenaldia baino lehen (42-29). Goierri Iparragirre 2020k saiatzen jarraitu zuen, baina etxekoen aldea nahikoa izan zen.
BASKONIA 89 – LBC COCINAS.COM 79
Miguel Ángel Hoyoren taldeak garaipen bikaina eskuratu zuen hirugarren postuan dagoen talde errioxarren aurka. Gasteiztarrek bigarren laurden iksugarria eskaini zuten, 16 puntuko aldea lortzeko. Eta bigarren zatiko hasieran, +23 arabarrentzat (62-39).
Errioxarrek 0-10eko partzialaren bitartez erreakzionatu zuten eta 7ra hurbildu ziren, baina etxekoen garaipena ez zen arriskuan egon.
MEGACALZADO ARDOI 69 – TABIRAKO BAQUÉ 62
Lehiaketarik gabeko aste batzuen ondoren, koronabirusagatik, talde bizkaitarrak partida zailari ekin zion liderraren kantxan. Eta Tomás de Castrorenek aurpegia eman zioten partida osoan zehar, azken txanpan erabaki zen oso partida parekatua.
55-53ko emaitza 2 minuturen faltan eta etxekoen kalitateak epaia eman zion, Anton Savitskiren 6 punturekin (25 guztira eta 32ko balorazioa)