Azken jardunaldia Emakumezkoen Endesa Ligan koparen ondoriozko geldialdia baino lehen. Lointek Gernikak jokatzerik gabe jarraitzen du, IDK Euskotrenek laugarren porrot jarraian jaso zuen eta Kutxabank Araski zortzigarren postuan finkatu da. LF2-an, GDKO Ibaizabalek agur esan dio Igoera Fasea jokatzeko aukerei.

EMAKUMEZKOEN ENDESA LIGA

KUTXABANK ARASKI 72 – EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE 54

Made Urietaren taldeak ez zuen huts egin Mendizorrotzan eta sailkapeneko zortzigarren postuan iritsi da Erregina Kopako geldialdira. Leoneko taldeak hasiera bikaina sortu zuen (2-11 eta 5-15), baina bere indarrak amaitu ziren 14. minutuan.

27-25tik 33-25ra pasa zen eta gero atsedenaldiko 40-29ra. Bigarren zatian, Kutxabank Araskik ez zion aukerarik eman.

IDK EUSKOTREN 73 – SPAR GRAN CANARIA 86

Donostiako taldea denboraldiko momenturik txarrenean iritsiko da Erregina Kopara: lau porrot jarraian, erraz galdu eta gero Spar Gran Canariaren aurka Gascan.

Beti aurretik bisitariak, 10 puntuko aldearekin atsedenaldirako bi minuturen faltan. Azu Muguruzarenek eutsi zioten lehen kolpe hori (32-39), baina ezin izan zuten bigarrena gainditu: 0-10eko partziala (43-62) eta partida erabakitza laurden baten faltan.

LF2

ULLA OIL ROSALIA 53 – HGB AUSARTA BARAKALDO 61

Denboraldiko hamargarren garaipena Alberto Cearentzat. Emaitza honi esker, HGB Ausarta Barakaldok agur esan die edozein arazoei maila mantentzeko.

32 lehen minutuetan, partida oso berdinduta izan zen, aldaketa askorekin lidertzan. 43-42ko emaitzarekin, Laura Chahrour (34ko balorazioa) 0-6ko partzialak sortu zuen. Eta gero errelebo eman zion Karamovic-i: 9 puntu jarraian garaipena ixteko.

EXTREMADURA PLASENCIA MIRALVALLE 53 – GDKO IBAIZABAL 46

Azken aukera zen talde bizkaitarrarentzat, baina Julen Berrocalen neskek ezin dute aprobetxatu izan. Liga Erregularra amaitzeko lau jardunaldi geratzen direnean, GDKO Ibaizabalek agur esan behar izan dio denboraldiko helburu handiari: Igoera Fasea jokatzeko.

Galdakaoztarrek lehen zati ona erakutsi zuten (26-28) eta itxura onean jarraitu zuten bigarren zatiaren hasieran (26-32). Baina 9-0eko partziala jaso zuen partidaren lidergoa galtzeko. Eta azken laurdenaren hasieran, beste 9-0ekoak aukerarik gabe utzi zion. Bizkaitarrek ez zuten hirukorik saskiratu partidu osoan zehar.

CELTA ZORKA RECALVI 85 – AZKOITIA AZPEITIA ISB 58

CB ARXIL 73 – AZKOITIA AZPEITIA ISB 67

Ez zen asteburu ona izan Andoni Lazkanoren neskentzat. Bi partida Galizian eta porrot bikoitza. Emaitzan horien ondorioz, gipuzkoarrak bosgarren postura jaitsi dira.

Larunbatean, 20. jardunaldiko atzeratutako partidan, Azkoitia Azpeitia ISB taldeak ez zuen aukerarik izan Celtaren aurka, atsedenaldian erabakitako partidan (50-16).

Eta igandean, Pontevedran, Arxil-en kantxan, gipuzkoarrak atzetik joan ziren bigarren laurdenetik aurrera. Etxekoak 16 puntugatik irabazten joan ziren azken laurdenean (70-54), baina kanpokoek erreakzionatu zuten 0-13ko partzialari esker (70-67). Bi minutu geratzen ziren baina azkoitiarrek ez zuten puntu gehiagorik saskiratu.