Lointek Gernika Bizkaiak arazoak gainditu ditu final laurdenetan irabazteko eta Valentziako ‘burbujan’ jokatzen ari den Erregina Koparen finalerdietara sailkapena lortzeko. Bizkaitarrak erosoz irabazi zioten Ciudad de la Laguna Teneriferi (79-56)
Pasaden asteotan jasotako arazoez gain, bereziki fisiko arloan, Lointek Gernika Bizkaiak Nadia Colhadoren azken orduko bajari ekin behar izan dio. Baina Mario Lopezenek buruko sendotasun handia erakutsi dute eta partida hasi dute hiruko marratik: Lo, Roundtree, Ariztimuño eta Corneliusek saskiratu dute eta bizkaitarrak erraz ihen egin dira. Lehen laurdenaren amaieran, 20-12ko emaitza.
Eta bolada onean jarraitu dute bizkaitarrek, kantxaren bi alboetan. 16. minutuan, euskaldunak 21 puntugatik irabazten joan ziren (36-15). Kanariarrek erreakzio txikia sortu dute atsedenaldia baino lehen (39-24).
Baina Lointek Gernika Bizkaiak ez du aurkariari aukerarik eman nahi eta aldea berriro joan da 20 puntu gainetik (54-33). Ciudad de La Laguna Tenerifek amore eman du eta Erreginaren Kopako hirugarren final laurdena erabakita utzi da (64-35).
Valentzian, euskal talde bat final erdietan arituko da (bihar, 17:00etan)