4 puntu edo gutxiagotik erabakitako bi partidarekin. Horrela hasi zen Lehen Mailako Igoera Fasea. Eskuinaldeko taldeentzako garaipenak eta parekotasun handia mailako talderik onenen artean. Bigarren Mailan, Getariak sailkapena estutu zuen Leioan.

LEHEN MAILA – IGOERA FASEA

Oso parekatua eta hunkigarria hasi zen Igoera Fasea. Larunbatean, Bilbao Arenan, Leioak Fundacion Bilbao Basket-en azken bultzadari eutsi zion garaipena eskuratzeko (73-75). Igor Urretarenek 14 puntuko aldea izan zuten bigarren laurdenean (19-33) eta 11koa hirugarrenaren azken minutuan (43-54). Momentu honetan iritsi zen etxekoen erreakzioa: 18-8ko partziala markagailua estutzeko (61-62). Leioak 0-5arekin erantzun zigun eta bere alde txikia kudeatu zuen amaiera arte.

Eta igandean, Faduran, Getxoren garaipena, Redline Mekanika TAKE-ren aurrean, 51-47ko emaitzarekin, Bilbon jokatutako partida oso antzeko batean. Imanol Adan-en taldea 10 puntugatik irabazten joan zen hirugarren laurdenean (39-29) eta tolosarren 0-10ko partziala 43nako berdinketa jartzeko. Baina aurretik ipintzea falta izan zitzaien Goar Artetxeren jokalariei eta bizkaitarrek hobeto jokatu zuten azken jokaldietan.

LEHEN MAILA – FEDERAZIO KOPA

Emaitz zabalak fase berriaren lehen jardunaldian. 70 puntugatik irabazi zuen Universidad Deusto Loiola Indautxuk Mutilban (38-108). Eta 29gatik gainditu zuen Tecnun Askatuak-ek Arri BKl. Gipuzkoako derbia izan zen jardunaldiko partidarik parekatuena: Disdira Bitxitegia ISB-k82-75 irabazi zion Atletico San Sebastian-i, azken minutuetan lortutako 9-0ko partzialari esker

BIGARREN MAILA

Getariako Keta Babyauto Sharks taldeak bigarren posturako borroka estutu zuen, Askartzaren kantxan garaipena erdietsi ostean (55-60). Markagailua beti atzetik joan eta gero, gipizkoarren garaipena eskuratu zuten 0-12ko partzialari esker, Zoritaren 10 punturekin.

Nahiz eta galdu izan, Askartza Claret bigarren postuan mantentzen da, baina orain berdinduta dago Ebaki Solutions San Prudenciorekin. Gasteiztarrek ez zuten arazorik izan Escolapios de Bilbao ikastetxean (57-80), atsedenaldian erabakitako neurketan.

Eta asteburuko amaieran, azken laurden handiak (30-14) garaipena eman zion Alkideba Ointxe liderrati, Mungiaren aurka (84-65). Arrasatekoak porrotik gabe mantentzen dira 7 jardunaldiren ondoren.