Mutilen txapelketan, lau talde berdinduta daude lau garaipenekin. Eta garrantzi handiko Iraurgi-Toju partida atzeratu egin zen. A1 multzoan egoteko borroka azken jardunaldira arte luzatuko da. Eta nesken mailan, Electro Alavesa Araski Ointxe! liderrak galdu egin zuen Loiola Indautxuren kantxan.

MUTILAK

Txapelketako azkenaurreko jardunaldiak hiru etxekoen garaipenak utzi zizkigun. Sailkapenari begira, partidari garrantzitsuena Gasteizen jokatu zen: Electro Alavesa Araberrik garaipena (62-54) eta average lortu zuen TAKE Burruntziren aurrean, azken minutuetan lortutako 8-2ko partzialari esker.

Miribillan, FundaciĆ³n Bilbao Basketek bigarren postua ziurtatu zuen, Easo Urdabururi irabazi eta gero, 75-55eko emaitzarekin. Hasierako 12-0ekoa bilbotarrentzat eta 8-0ekoa bigarren laurdenaren hasieran, partida erabakita uzteko (32-10).

Eta BAKH kiroldegian, bigarren laurden hasierako 20-21ko emaitzaren ondoren, FundaciĆ³n 5+11 liderrak ez zion aukerarik eman, 17-2ko partzialari esker. Amaieran, gasteiztarrek garaipena erdietsi zuten Mondragon Unibertsitatearen aurrean (101-48).

NESKAK

Bilbon, Electro Alavesa Araski Ointxe! liderrak galdu egin zuen Loiola Indautxuren aurka, 61-54ko emaitzarekin, bilbotarren lehen zati ikusgarriaren ondoren (37-16). Txiki Ortiz-en neskek erreakzionatu zuten eta 3 puntura hurbildu ziren (55-52), baina bizkaitarrek bultzadari eusten jakin zuten.

San Viator ikastetxean, 12-0eko partzialak garaipena eman zion Asador 10 Gibajas-i azken postuan dagoen Fundibide ISB-ren aurrean (54-44).Eta Santanapen, Easo Ibaeta Basket-et