Asteburu oso berezia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Federazioek antolatutako lehiaketetatik datozen taldeak. Eta 11 partida bizien ondoren, ezagutuko ditugu Euskadiko titulurako borrokatuko duten lau taldeek.

KADETE MUTILAK

Majorin jokatu zen final handia. Eta GetxoSaskik ez dio aukerarik eman Ordiziari: hasierako 0-10ekoa eta 2-16ko emaitza 6. minutuan. Etxekoek erreakzionatu dute, baina ezin izan dute markagailua estutu. Eta 0-8ko partzialak, hirugarren laurdenaren amaieran, partida erabakitza utzi du. Amaieran, 55-72ko emaitza Guria Riqueren mutilentzat.

JUNIOR MUTILAK

Majoritik Bidebietara, non Typo 90 Askatuak taldeak CB Santurtzi SK gainditu baitu, 69-66ko emaitzarekin. 12-0eko partzialak lehen abantaila eman die donostiarrei, lehen laurdenean (18-9). Baina bizkaitarrek erreakzionatu zdute atsedenaldia baino lehen (31-29) eta gainetik jarri dira hirugarrenean (39-40). Etxekoen 12-2koak berriro agintea hartzeko eta emozio handia azken txanpan: 6 puntuko aldea donostiarrentzat eta kanpokoen 0-5ekoa markagailua estutzeko (67-66). Askatuak-ek 6 libre huts egin ditu, baina bizkaitarrek ez dute aprobetxatu eta Carrerak azken biak saskiratu ditu gipuzkoarrei A1erako txartela emateko.

JUNIOR NESKAK

Usansolon, Urretan txertaketa masiboa dela eta, GDKO Ibaizabalek Ordizia KE taldeari irabazi dio, 68-63ko emaitzarekin, hasieratik amaierara partida oso berdintsuan eta emozioz beteriko azen minutuetan erabakita. Etxekoen defentsak eta Arenas-en puntuek 64-61koa jarri dute. Echeverriak hiru libre izan ditu partida berdintzeko, baina lehena huts egin du. Eta jolakari berberak hiruko batez gozatu du 66nako berdinketa ipintzeko, baina ez da sartu eta A1erako txartela Bizkaian geratu da.

KADETE NESKAK

21-4ko partzialak, azken laurdenean, txartela eman dio Barakaldo Basket taldeari. Lehenago, bizkaitarrek 11-0ekoarekin hasi zuten partida, baina Bera Berak buelta eman dio bigarrenean (29-32). Eta 9 puntuko aldeaz gozatu dute hirugarrenean (39-48). Momento horretan iritsi da etxekoen amaiera ikusgarria: 39-48tik 65-54ra eta A1erako txartela.