Denboraldiko zati erabakigarria hasi zen eta talde faboritoek ez zuten huts egin A1 multzoan: garipenak Fundación 5+11, Fundación Bilbao Basket eta Easo Urdabururentzat. A2 multzoan, Santurtzik lehen garaipena eskuratu zuen.
MUTILAK – A1
Pronostikoak bete ziren bigarren faseko lehen jardunaldian. Fundación 5+11-k ez zuen arazorik izan Musakolan (55-113). Fundación Bilbao Basket-ek ez zion aukerarik eman Toju Fundación 5+11-ri (20-4ko emaitza 10 minutuetan).
Eta Gascan jokatutako derbi donostiarran, berdintasun handiko 25 minuturen ondoren (40-38), etxekoek 11-0eko partziala lortu zuen Typo 90 Askatuak gainditzeko (65-51).
MUTILAK – A2
Lurralde txapelketetatik datozen taldeen arteko lehian, Santurtzik Jotake-ri irabazi zion (73-60). Bere aldetik, Axa Amurriok ezin izan zuen ezer egin Alter Consulting ISB-ren aurka (30-75).
Ete Ibaiondon, ATE Asesores Araberrik 20 puntuko desabantaila gainditu zuen azken laurdenaren hasieran, baina azkena ematea falta zitzaion eta Take Burruntzik aprobetxatu zuen garaipena lortzeko (70-71).
NESKAK – A1
Jardunaldiko partida bakarrean, atzerapenak direla eta, Bizkaiko derbia Unkina eta garaipena GDKO Ibaizabal-entzat, Lointek Gernikaren aurka (61-53). Gaizka Barearen neskek hasiera zoragarria eskaini zuten: 0-15eko partziala, baina etxekoek lan egiten jakin zuten partidari buelta emateko, 0-17ko partzialari esker (31-28). Bigarren zatian, beti aurretik Iñaki Merinoren neskak.
NESKAK – A2
Azkoitian, Gipuzkoako derbia eta Ordizia hirugarrenean ihes egin zen, 3-14ko partzialari esker (26-44). Amaieran, 36-61eko emaitza.