Jada dauzkagu Euskal Kopa EBA txapelketako jokatuko duten lau taldeek. A multzoan, anfitrioa izango den Mondragon Unibertsitateak bigarren pasea lortu du, Ulacia Grupo ZKE taldeari irabazita, azken minututan erabakitako neurketan. Eta B multzoan, luzapen bikoitzarekin, Goierriren aurkako Easoren garaipenak sailkapena eman die Santurtzi eta Tabirakori. Miguel Angel Fernandezen gizonek lidergoa hartu dute derbi bizkaitarra irabazi eta gero.
GOIERRI IPARRAGIRRE 2020 64 – EASO 65
Luzapenean, txapelketako lehen garaipena lortu du Easok eta Lauko Finalerako txartela eman die bai CB Santurtzi SK-ri baita ere Tabirako Baqueri. Bere aldetik, Xabier Chicorenek agur esan diote Euskal Kopari. Lehen laurden parekatuaren ondoren, donostiarrak ihes egin dira (12-19). Baina etxekoen erreakzioa ikusgarria izan da, 17-4ko partzialarekin (29-23). Eta bigarren zatian, partidaren alderik handiena lortu du Goierrik (35-25). Bolada-partida izan da eta Easoren txanda: 4-19ko partziala eta erremontada Iker Arrietaren bi hirukoei esker (39-44). Amaierara arte, emozio handia eta luzapena Iñigo de la Heraren hirukoaren eskutik (57-57). Luzapenean, 4 puntu klabe saskiratu ditu Iñigo Sarasola, Easoren garaipena ixteko, nahiz eta etxekoek garaipena lortzeko bi aukera izan.
CB SANTURTZI 93 – TABIRAKO BAQUÉ 83
Bizkaiko bi taldeak datorren asteburuko Lauko Finalean ariko dira. Goierriren aurkako Easoren garaipenak pasea eman die bi taldeei, emaitza edonolakoa dela ere. Kanpokoen nagusitasuna lehen zatian, baina moreak aurretik joan dira aldageletara, erreakzio handiari esker azken minututan (16-5ko partziala 39-34ko emaitzarako). Hirugarren laurdenean, uztairako bidea aurkitu du berriro Tabirako, lidergoa hartzeko (55-58). Eta 0-8ko partzialak azken laurdenaren hasiera partida epaia emateak zirudien. Santurtzik defentsa estutu eta 73nako berdinketa lortu du, minutu eta erdiren faltan. Eta Sergio Iglesias-ek luzapena bortxatu du (77-77). Adorez Beteta, etxekoek luzapena hasi dute 5-0ekoarekin eta jada ez diote aukerarik eman.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA 68 – ULACIA GRUPO ZKE 61
Iñaki Ogararen mutilek lortu dute datorren asteburuan Iturripen ospatukoden Lauko FInalerako azken txartela. 15enako berdinketaren ondoren, Mondragoneko taldeak bizkortu egin du, 10 puntuko aldera iristeko (27-17). Bere aurkariak ez dio eutsi eta buelta eman dio markagailuari lau minutuetan baino ez (31-32). Lehen zatia itxi da Ceciaga eta Andres-en hirukoekin, 38-36 ipintzeko. Hirugarren laurdenean mantentzen da berdintasuna, Buesaren agerpena eta zarauztarren lan koralarekin (54-52). Lauko Finalerako azken lekua amaierako minututan erabakiko zuen. Eta etxekoek partida apurtu dute Ceciaga, Atxa eta Lorenzoren hirukoei esker (65-58). Erasoan trabatu da Ulacia Grupo ZKE eta agur esan dio garaipenari.