Zortzigarren jardunaldia Kadete Euskal Ligan eta egoera mantentzen da. Mutiletan, berdinketa hirukoitza A1 multzoan jokatzeko borrokan: Centro de Estudios Mikeldi USK. CB Santurtzi eta Grupo Zaher ISB. Eta nesketan, lau talde berdinduta daude lidergoan, bi porrotekin. Ibaizabal eta Gernikaren arteko atzeratutako neurketa bihar jokatuko da.

NESKAK

Liderrak maila estreinatu zuen landutako garaipena Easoren aurrean (53-45). Beti aurretik Tabirako Baqué, baina beti donostiarrek amore eman gabe. 10 puntuko aldea bizkaitarrentzat atsedenaldian, +12 azken laurdenaren hasieran eta bisitarien txanpa final ona.

Bilboko Jesuitas Ikastetxean, Ordizia KE-k argi eta garbi irabazi zion Loiola Indautxuri (28-90). Bizkaitarrek aurpegia eman zieten lehen minututan (10-10), baina gero 0-20ko partziala jaso zuten.

Mondragon Unibertsitatea Araski Ointxek erraz gainditu zuen Euskoart Ibaizabal (91-43), lehen minututatik erabakita partida batean (24-7).

Eta Azkoitian, nesken jardunaldiko amaieran, Lointek Gernika KESB-ren garaipen erosoa (51-72). Partida bat gutxiagorekin, bizkaitarrak bi porrotekin mantentzen dira, liderren multzo bezala, Movilteck ISB-ren aurkako partida osoa menderatu eta gero.

MUTILAK

Mondragon Unibertsitatearen garaipen garrantzitsua CB Santurtziren aurrean (86-75), A1erako borrokari begira. Gainera, gipuzkoarrek aberage ere berreskuratu zuten. Puntu asko eta etxekoen nagusitasuneko lehen zatia (50-42) eta kolpe txandaketa hirugarren laurdenean: bisitarien 0-8koa neurketa berdintzeko, etxekoen 7-0ekoa eta moreen 2-9ko partzialak beste berdinketa ipintzeko 10 minuturen faltan (63-63). Bizkaitarrak aurretik (65-70), baina Ointxeko taldeak amaiera ikusgarria eskaini zuten, 11-0eko partzialarekin partida ixteko.

Eta Tolosan, Fundación 5+11 liderrak ez zituen arazorik izan azken postuan dagoen Redline Mekanika TAKEri irabazteko (58-117).

Gaskan, Easo Mendaur-rek Grupo Zaher ISB gainditu zuen (73-63), azken laurdenaren hasiera bikainari esker. Erremontada onaren ondoren, azpeitiarrek 5 puntuko aldea zuten, baina donostiarrek epaia eman zioten 16-0eko ikusgarriko partzialarekin.

Bilboko derbian, Fundacion Bilbao Basket-ek ez zion aukerarik eman Centro de Estudios Mikeldi USK-ri (57-95)