Bigarren jardunaldia Valentzian jokatzen ari den Liga Endesako Fase Finalean. Eta lehen egunean gertatzen den bezala, Kirolbet Baskoniak garaipena lortu du eta RetaBET Bilbao Basket-ek porrota jaso du. Dusko Ivanovic-en gizonak liderrak dira.

Kirolbet Baskonia 79 – Iberostar Tenerife 72 (ESTATISTIKA)

Shengeilaren partida zoragarria (21 puntu, 6 errebote, 7 asistentzia eta 34ko balorazioa 31 minututan) eta bigarren garaipen jarraian. Gainera, gasteiztarrak multzoko lidergoan mantentzen dira.

Arabarrek lehen zati bikaina eskaini dute eta 11 puntuko abantaila joan dira La Fontetako aldageletara (44-33). Dusko Ivanovic-en gizonen aldea ez da murriztu hirugarren laurdenean (65-54). Eta azken minututan iritsi da Vidorretaren taldeko erreakzioa (70-65), baina Shengeilaren hiruko batek epaia eman dio partidari.

RetaBET Bilbao Basket 79 – Joventut 86 (ESTATISTIKA)

Bigarren porrot jarraian jaso dute Alex Mumbruren gizonek, Joventut taldearen aurka galdu eta gero luzapenean. Porrot horren ondorioz, finalaurrekoetan jokatzeko ia aukerarik gabe geratu dira bilbotarrak.

Lehen zati parekatuaren ondoren (45-43), 9 puntuko abantaila lortu dute bilbotarrek (52-43), 7-0eko partzial bati esker. Baina Badalonako taldeak buelta eman dio partidari, azken laurdenaren lehen minutuetan (61-66). Emozioz beteriko finalean, Morgan-ek berdinketa lortu du (73-73). Rousellek azken aukera izan du partida irabazteko, baina bere hirukoa ez da sartu. Luzapenean, aurretik kataluniarrak eta, momentu klabean, bi libre huts egin ditu Lammers-ek, 79-80ko emaitzarekin.

HIRUGARREN JARDUNALDIA. IGANDEA

15:30 Iberostar Tenerife – RetaBET Bilbao Basket

21:30 Barça – Baskonia

(ARGAZKIA: ACB Photo)