Bigarren zati ikusgarriari esker, gasteiztarrek Valencia Basket-i irabazi zioten eta Liga Endesako finalerako txartela lortu zuten. Bihar, 20:00etatik aurrera, tituluaren bila Barça-ren aurka

KIROLBET BASKONIA 75 – VALENCIA BASKET 73 (Estatistika)

Bi urte geroago, Kirolbet Baskonia berriro ariko da Liga Endesako finalean. Denboraldiko azken partidua jokatuko dute Dusko Ivanovic-en mutilek, faborito handiaren eta denboraldia gelditu behar izan zenean liderra zen taldearen aurka: Barça.

Fontetan, bere itxura onena erakutsi behar izan zuen talde gasteiztarrak partidari buelta emateko bigarren zatian. Lehen zatian, beti aurretik etxeko taldea, 10 puntuko aldearekin. Atsedenaldian, 9 puntugatik irabazten ari ziren Jaume Ponsarnau-ren gizonak.

Baina bigarren zatian Baskonia onena ikusi zen. Defentsa onena eta boladan zegoen Zoran Dragic protagonistak ziren arabarren erreakzioan, markagailuari buelta emateko: 55-56ko emaitza 10 minuturen faltan. Hortik aurrera, gasteiztarrak aurretik, alde eskasarekin, baina nahikoa. Partidua irabazteko hirukoa izan zuen Jordan Loyd-ej, baina baloia ez zen sartu eta Kirolbet Baskoniak finalerako txartelaz gozatu ahal izan zuten.

(ARGAZKIA: ACB Photo)