Gaur goizean, 2020/21 denboraldiko egutegia argitaratu du Saskibaloi Kluben Elkarteak (ACB). Irailaren 19 eta 20an jokatuko da lehen jardunaldia: Gran Canaria-Bilbao, GBC-Real Madrid eta Baskonia-Valencia.

EGUTEGIA (PDF)

Delteco GBC-ak lortutako igoeraren ondoren, berriro hiru talde izango ditugu goreneko mailan. Baina azaroaren arte itxaron beharko dugu lehen derbiaz gozatzeko.

10. jardunaldia. Azaroaren 7 eta 8an. TD Systems Baskonia – RetaBET Bilbao Basket

13. jardunaldia. Abenduaren 5 eta 6an. TD Systems Baskonia – Delteco GBC

18. jardunaldia. Urtarrilaren 2 eta 3an. RetaBET Bilbao Basket – Delteco GBC