Baloi airean Junior Euskal Ligetan eta emaitza estuenak Donostiako kantxan izan ziren. Nesken mailan, 15 puntu berreskuratu zituen Easo Ibaeta Basketek Tabirako Baqueren aurka. Electro Alavesa Araski Ointxe eta Fundación 5+11 lehen liderrak dira.

MUTILAK

Easo Urdaburu eta Electro Alavesa Araberri taldeen arteko neurketa izan zen jardunaldiko parekatuena. Beti aurretik donostiarrak (+10 bigarren laurdenean), beti aurpegia eman gasteiztarrek: 5 puntura hurbildu ziren 5 minuturen faltan (62-57), baina ezin izan zuten erremontada burutu.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

Jardunaldiaren gainerakoan, bisitariek garaipen zabalak lortu zituzten. Denboraldia ireki zuen neurketan, Fundación 5+11 taldeak Toju-Fundación 5+11-ren aurkako derbian irabazi egin zuen (133-31), sailkapenaren lidergoa hartuz.

Tolosan, 39 puntugatik irabazi zuen Mondragon Unibertsitateak. Eta Azkoitian, +33 Fundación Bilbao Basketentzat. Laurden bati eutsi zion Alter Consulting ISB-ak (19-20), bere aurkaria ihes egin arte 3-16koari esker.

NESKAK

Asteburua ireki zen neurketa interesgarriarekin Musakolan: Electro Alavesa Ointxe Araski vs Asador 10 Gibajas. Baina Javi Ortiz de Aldamaren neskek ez zioten aukerarik eman bere aurkariari: 20-2ko partziala partida apurtzeko atsedenaldia baino lehen (47-21). Amaieran, 91-49ko emaitza eta lidergoa ‘berdeentzat’.

Garaipen erosoa lortu zuen ere Torrealday Asesores Hondarribiak, Fundibide ISB-ren aurkako derbian (70-47). Etxeko taldeak hasiera ikusgarria sortu zuen (19-2) partidari epaia emateko.

Igandean egon zen asteburuko emozioa. Gaskan, Easo Ibaeta Basket-en erremontada bikaina Tabirako Baqueren aurrean (64-60). Bizkaitarrek 14 puntuko aldea izan zuten 6 minuturen faltan, baina donostiarrek garaipena eskuratu zuten 23-6ko partzial zoragarriari esker.

Eta Jesuitas Ikastetxean jokatutako derbi bizkaitarrean, etxeko taldeak irabazi egin zuen 47-40ko emaitzarekin. Lointek Gernikaren hasiera ona, baina Loiola Indautxu aurretik ipini zen bigarren laurdenaren erdialdean eta 10 puntuko abantaila lortu zuen hirugarrenean (35-30). Gaizka Barearen neskek erreakzionatu eta markagailua murriztu zuten, baina Resustaren hiruko bat klabea izan zen, azken minututan.