Hasiera ikusgarriarekin, talde bizkaitarrak denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuen, Goierri Iparragirre 2020ri irabazita Landako kiroldegian jokatutako derbian. Jardunaldiko beste partiduan, Easo Bodegas Mugak porrota jaso zuen Solares-en.

10-0ko emaitza bost minututan eta 20-2koa bigarren laurdenaren lehen minutuan. Partidaren hasiera ikusgarri honi esker, Tabirako Baquek denboraldiko bigarren garaipenaren oinarriak jarri zituen. Goierri Iparragirrek bigarren laurdenean erreakzionatu zuen, baina inoiz ez zuen aukerarik izan.

Atsedenaldiaren ondoren, 13-3ko partzialak azkena eman zion Durangoko partidari (44-23). Amaieran, 58-43ko emaitza Tomás de Castroren mutilentzat.

Solaresen, Easo Bodegas Mugak porrot batekin estreinatu zuen 2020/21eko denboraldia. Donostiarrek lehen zati bikaina jokatu zuten, beti aurretik eta 9 puntuko aldearekin (31-40) une askotan.

Aldageletan egon eta gero, etxekoak erraz saskiratzen hasi ziren. Hala ere, Easo aurretik mantendu zen hirugarren laurdenaren erdialdera arte. Orduan, 14-2ko partziala jaso zuen eta kantabriarrak gainean. Hirugarren laurdenaren zaparradak (35-18) laugarrenaren hasieran jarraitu zuen (75-61) eta aukerarik gabe utzi zion talde gipuzkoarrari.