Zortzigarren jardunaldia Endesa Ligan. TD Systems Baskonia ez zuen arazorik izan Baxi Manresa gainditzeko, Acunsa Gipuzkoa Basket-ek, berriz, bigarren zatian amore eman zuen, Movistar Estudiantes-en kantxan. RetaBET Bilbao Basket-en partida atzeratuta dago, koronabirusagatik.
MOVISTAR ESTUDIANTES 80 – ACUNSA GIPUZKOA BASKET 61
Sailkapeneko azken postuan geratzen da talde donostiarra, Movistar Estudiantesen aurka galdu eta gero. Marcelo Nicolaren gizonek 25 minutu oso serioak eskaini zizkieten bere zaleei: aurretik markagailuan, Echeniqueren lan bikainak bultzatutak (20 puntu, 11 errebote eta 26ko balorazioa).
Baina hirugarren laurdenean Sandro Gentile agertu zen: 28 puntu bigarren zatian partida apurtzeko. 48-46tik 72-51era 10 minututan. Zentzagarri gogorregi gipuzkoarrentzat.
TD SYSTEMS BASKONIA 87 – BAXI MANRESA 68
Denboraldiko bosgarren garaipena Dusko Ivanovic-en gizonentzat, hasieratik amaierara aurretik joan ziren partida batean. Gasteiztarrek 13 puntuko aldea lortu zuten bigarren laurdenean (38-25).
Baina, atsedenaldiaren ondoren, aurkariak erreakzionatu zuten eta bizpahiru aldiz 5 puntura hurbildi zen. Eta Taburen bi librek 61-58ko emaitza ipini zuen azken laurdenaren hasieran. Baina Pollonarak eta Peters, hiruko marratik, eta Jekirik, zonan, bisitarien erresistentzia gainditu zuten. Baskonian, 5 jokalarik 10 puntu edo gehiago saskiratu zuten.