Lehendakariaren urriaren 26ko 26/2020 Dekretuaren arabera, erdi-profesionaltzat jotzen diren kirol-jarduerei dagokien atalean, baimenduta daude entrenamenduak zein lehiaketa Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutako Gizonezkoen eta Emakumezkoen 1. Mailetan.
Hala ere, klubek adierazitako arazoari erantzuteko, partidak eta are entrenamenduak normaltasunez egin ahal egiteko beharrezkoa den logistikari dagokionez, Euskal Saskibaloi Federazioak jakinarazi nahi dizue erabaki duela, maila hauetan, hurrengo bi jardunaldiak (Azaroaren 14-15 eta 21-22an) atzeratzea.
Hala ere, txapelketa horietan parte hartzen duten taldeentzat, baimenduta daude entrenamenduak, taldekako mugarik gabe eta mugikortasun-murrizketarik gabe. Beraz, Euskal Saskibaloi Federazioak baimena ematen die, nahi duten klubeei, atzeratutako partidak edo hurrengo jardunaldietako partidak programatzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da bi taldeak ados daudela eta hala adierazi behar dutela, idatziz, ESF-ren Idazkari Nagusian, garaiz eta behar bezala, horretarako dagoen formularioaren bidez.
Emakumezkoen eta Gizonezkoen 2. Mailei eta Nesken eta Mutilen Junior eta Kadete Mailetako Euskal Ligei dagokienez, Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua aplikatuz, entrenamenduak zein lehiaketa etenda jarraitzen dute, hurrengo abisura arte.