Euskal lehia bikoitza txapelketako seigarren jardunaldian eta Mondragon Unibertsitateak eta CB Santurtzik garaipenak lortu zituzten. Iñaki Ogararenak lidergoan mantentzen dira. Gainera, denboraldiko lehen porrota jaso zuen Ulacia Zarautzek. Eta Goierri Iparragirre 2020 taldeak garaipena ezagutu gabe jarraitzen du.

TABIRAKO BAQUÉ 55 – MONDRAGON UNIBERTSITATEA 72

Iñaki Ogararen mutilek lehen postua sendotu zuten Landakon, Tabirako Baquék, beraz, hirugarren porrot jarraian jaso zuen. Moreak 10 puntuko hesian kokatu ziren bigarren laurdenean eta epaia eman zioten hirugarrenean, 0-11eko partzialaren bidez (40-58).

23 puntu, 10 errebote eta 30eko balorazioa Martin Buesarentzat.

CB SANTURTZI SK 93 – EASO BODEGAS MUGA 69

Menderatzaile argia izan zen ere jardunaldiko bigarren derbia. Iñigo Nuñezen mutilek garaipen erosoa eskuratu zuten, partidaren hasiera ikusgarriaren ondoren: 16-6ko emaitza bost minututan. Bigarren laurdenean, santurtziarrak 16 puntugatik irabazten joan ziren (37-21) eta, Mondragon Unibertsitateak bezala, azkena eman zioten atsedenaldiaren ondoren (66-43).

Hetor-Arellano bikotearen neurketa ederra. Pibotak 25eko balorazioa lortu zuen, 19 puntu eta 5 errebotekin. Eta antolatzaileak ‘triple-doble’ lortzeko zorian egon zen: 13 puntu, 7 errebote eta 9 asistentzia.

GOIERRI IPARRAGIRRE 2020 57 – LBC COCINAS.COM 71

Xabi Chicoren taldea garaipen ezagutu gabe mantentzen da, lau partida jokatu eta gero. Aurrean izan zuen Gizonezkoen Lehen Mailako ezagun bat: LBC Cocinas.com, hirutik hirurekin sailkapenean. Beti aurretik errioxarrak, hasierako 2-10rekoaren ondoren. Eta etxekoen unerik onenean (16-17), 0-19ko partziala partidari epaia emateko.

19 puntu eta 27ko balorazioa Telmo Igartuarentzat.

(ARGAZKIAK: Unai de Miguel)

CB SOLARES 83 – ULACIA ZARAUTZ 71

Kurtsoaren lehen porrota 2020ko Euskal Kopako txapeldunordearentzat. Etxekoek 11 puntuko aldea izan zuten bigarren laurdenaren hasieran (29-18), baina Ulacia Zarautzek buelta eman zion 0-13koarekin (29-31). Hortik aurrera, berdintasun handia eta 66nako berdinketa 35. minutuan. Une honetan, etxekoen 11-3koak garaipena Mies del Korro kiroldegian geratzeko.

Asier Azpeitiaren ‘doble-doble’-a: 14 puntu, 14 errebote eta 22ko balorazioa.

(ARGAZKIA: Unai de Miguel)