Nahiz eta Valencia Basket-en aurka galdu izan Gascan, Azu Muguruzaren neskek 2021 Erregina Koparako txartela lortu dute. Txapelketa horretan ere arituko da Lointek Gernika. Eta bizkaitarrak zerrendaburuak izango dira.

LIGA FEMENINA ENDESA

IDK EUSKOTREN 58 – VALENCIA BC 64

Porrotarik goxoena talde donostiarrentzat. IDK Euskotrenek 2021eko Erregina Kopa jokatuko du, aurkari oso gogorraren aurka jasotako porrota arren eta lehen itzuliko aberage-ri esker. 15 partiden ondoren, Azu Muruguzaren taldea 7. postua dago.

Beti aurretik kanpoko taldea, 10 puntuko aldearekin. Etxekoek ezin izan zuten desabantaila murriztu eta partida erabakita geratu zen 90 segunduren faltan, 17 puntuko aldearekin Valencia Basket-entzat. Baina donostiarrek 11-0eko partzialarekin itxi zuten partida eta koparako txartelaz gozatu genuen.

LOINTEK GERNIKA 85 – CIUDAD DE LA LAGUNA TENERIFE 62

Mario Lopezen neskak zerrendaru izango dira 2021eko Erregina Kopan. Bizkaitarrek partida irabazi eta Madrilen zer gertatuko zain egon behar zuten, Movistar Estudiantes eta Embutidos Pajariel Bembibre-ren arteko partidan. Madrildarrek 2 puntugatik irabazi egin zuten eta Lointek Gernika Bizkaiaren 23 puntuko abantailak laugarren postua eman zien, lehen itzuliko amaieran.

Hasieratik amaierara aurretik gernikarrak, bisitaren erreakzioari eusten bigarren laurdenean (43-36). Bigarren zatian, eta garaipenarekin poltsikoan, Busturialdekoek aldea handiagotu zuten laugarren posturaino.

KUTXABANK ARASKI 72 – CAMPUS PROMETE 62

Gasteizko taldeak Koparako txartela lortzeko aukera txikiak zituen, karanbola oso sailaren bitartez. Eta hau ez zen gertatu. Baina garrantzitsuena da Kutxabank Araskik garaipen garrantzitsua eskuratu zuela, playofferako borrokari begira. Eta gainera, bigarren jarraian lortu zuen Mendizorrotzan.

Hasierako 15-4ko 5 minututan eta bisitarien erreakzioa, baina aurretik jartzea falta zitzaion Campus Prometeri (31-29). Aurretik mantendu ziren gasteiztarrak eta, neurketaren une klabean (59-57), Tamara Abaldek eta Laura Quevedok garaipena itxi zuten (70-59).

LIGA FEMENINA 2

GDKO IBAIZABAL 78 – MARISTAS CORUÑA 45

Payton Ferris-en azken partidan Urretan, lau denboraldiren ostean talde bizkaitarrean, GDKO Ibaizabal garaipenarekin berriz elkartu zen. Julen Berrocalen lehen poztasuna bizkaitarren aulkian.

Etxekoek ez zioten aukerarik eman bere aurkariari: 19-4, 28-11 eta 37-12ko emaitza 12. minutuan.

EXTREMADURA MIRALVALLE PLASENCIA 70 – HGB AUSARTA BARAKALDO EST 55

Alberto Cearen neskek agur esan behar izan zioten bere bolada onari, beraiena luzatu zuen aurkariaren aurrean: zortzigarren garaipen jarraian Extremadura Miralvalle Plasenciarentzat eta sailkapeneko bigarren postuan. Baina barakaldarrek aurpegia eman zioten, lehen zati bikainaren ostean. Atsedenaldian, aurretik bizkaitarrak (37-40).

Hala ere, hirugarren laurdena hiilgarri izan zen: 3 puntu besterik ez saskiratu zuen HGB Ausarta Barakaldok, hiruko bati esker 10. minutuan (49-43). Etxekoek aukera aprobetxatu zuten eta partida erabakita utzi zuten 5 minuturen faltan (58-46).

(ARGAZKIA: Ibaeta Basket)