Lehen itzuliko 12. garaipenari esker, Dusko Ivanovic-en gizonek Madrilen jokatuko den hurrengo Errege Koparako txartela lortu zuten. Arabarrek eskuratutakoa jardunaldiko bakarra izan zen: porrot zabalak RETAbet Bilbao Basket eta Acunsa Gipuzkoa Basket taldeentzat.

ENDESA LIGA

CASADEMONT ZARAGOZA 89 – TD SYSTEMS BASKONIA 92

2020ko edizioan ez parte hartu eta gero, TD Systems Baskoniak Errege Kopako titulua altxatzeko borrokatuko du berriro.Ligako txapelduna Madrilen ospatuko den txapelketan izango da, Zaragozan lehen itzuliko 12. garaipena lortu ostean, arabarrak beti aurretik joan ziren partidan.

Vildozak eta Giedraitisek eraso protagonismoa hartu zuten eta arabarrek alde erosoak lortu zituzten lehen zatian (22-29 eta 44-51). Hirugarren laurdenean, Dusko Ivanovic-enak 11 puntugatik irabazten joan ziren, baina etxekoek lanean jarraitzen zuten eta puntu batera hurbildu ziren, bi minuturen faltan. Emozioz beteriko amaiera eta Ennis-en berdintzeko hirukoa ez zen sartu.

RETABET BILBAO BASKET 75 – UNICAJA 91

Alex Mumbruren mutilek ezin izan zuten bere bolada ona luzatu, bi garaipen jarraian lortu eta gero Fuenlabrada eta Fortitudiren aurka. Gainera, Coosur Betis-en garaipenak jaitsierako postuetara bidali ditu bilbotarrak.

Bizkaitarren momentu ona lehen laurdenean agertu zen (22-20), baina bigarrena klabea izan zen: RETAbet Bilbao Basketek ezin izan zion bisitarien saskiratzaile erritmoari eutsi eta andaluziarrak ihes egin zire (34-48). Etxekoek saiatzen jarraitu zuten, baina bisitariek alde erosoa mantendu zuten amaiera arte.

Bihar, bizkaitarrek Hereda San Pablo Burgos-en kantxan jokatuko dute (21:15)

VALENCIA BASKET 101 – ACUNSA GIPUZKOA BASKET 75

Oso partida zaila zen talde donostiarrentzat eta pronostikoak bete ziren: Marcelo Nicolarenek ez zuten aukerarik izan neurketan osoan zehar. Valencia Basketek bere eraso talentu suntsitzailea inposatu zuen lehen zatian, partida erabakita uzteko.

Lehenengo 20 minutuen ondoren, La Fontetako markagailuak 63-38ko emaitza adierazu zuen. Historiarik gabeko bigarren zatia eta bi taldeen jokalari guztiek minutuz gozatu zuten (inork ez zuen 22 minutu baino gehiagorik jokatu).

Bihar, 18:30etan, Acunsa Gipuzkoa Basketek Baxi Manresa hartuko du,

ARGAZKIA: ACB Photo / E. Casas