Lehia oso garrantzitsua Miribillan, bilbotarrak eta gipuzkoarrak Liga Endesako jaitsierako postuetan baitzeunden. Eta emozioz handiko amaieran, Alex Mumbruren mutilek garaipena lortu zuten, nahiz eta Acunsa Gipuzkoa Basket-ek hiru jaurtiketa izan zituen neurketa irabazteko. Eta Buesan, TD Systems Baskoniak garaipen erosoa eskuratu zuen Andorraren aurka.

RETABET BILBAO BASKET 81 – ACUNSA GIPUZKOA BASKET 80

2021eko urtea derbi garrantzitsuarekin hasi zen: azken bi sailkatuak aurrez aurrez Miribillan.

Lehen laurden oso parekatua Bilboko kantxan eta etxekoen lehen ihesaldia atsedenaldirako 3 minuturen faltan (32-24). Bisitariak bizirik iritsi ziren (38-32) eta markagailua estutu zuten bigarren zatiko hasieran (45-45). Etxekoen erantzuna berehalakoa izan zen: 9-0eko partziala 54-45ko emaitza ipintzeko. Eta geroago, 10 puntuko aldea: 58-48.

Baina Marcelo Nicolarenek ez zuten amore eman. Beste erremontada sortu zuten 66 eta 76nako berdinketa lortzeko. Eta aurretik ipini ziren, Tomas-en hiruko baten ondoren (78-80). Jonathan Roussellek, partidako jokalaririk onena, 3 libre saskiratu zituen (eta 3 huts egin). Azken jabetza donostiarrentzat izan zen: Dee eta Span-en hirukoak ez ziren sartu, esta Radoncic-en azken jaurtiketa ere.

TD SYSTEMS BASKONIA 84 – MORABANC ANDORRA 67

Lehen itzuliko 13. garaipena Gasteizko taldeentzat, bere bolada ona luzatu eta gero Morabanc Andorraren aurka. Buesan lortutako emaitzari esker, gasteiztarrak Errege Kopan serie-buru izateko hurbilago daude.

Ibon Navarroren taldeko hasiera ona, 10 puntuko aldearekin lehen laurdenean (10-20). TD Systems Baskoniak erreakzionatu zuen, aurretik ipini zen bigarren laurdenaren erdialdera iritsi baino lehen (27-26) eta bost puntuko abantailarekin joan zen aldagelara, 11-3eko partzialari esker.

Bigarren zatiko hasieran, 5-0eko partziala 10 puntuko hesian ipintzeko. Bisitarien azken ahalegina 61-56ko emaitzan geratu zen: 8-0eko partzialak partida erabakita utzi zuen.

Youssoupha Fall-en partida ikusgarria: 17 puntu, 14 errebote, 4 txapela eta 38ko balorazioa.

ARGAZKIA: ACB Photo