Soilik hiru partida jokatu ziren jardunaldian, denboraldiko lehen porrota jaso zuen Universidad Deusto Loiola Indautxuk, etxean, Lointek Gernikaren aurrean.

Eta Busturialdekoek erosoz lortu zuen garaipen hori: hasierako 0-8ekoa bigarren laurdenean eta, hortik aurrera, ez zuten arazorik izan (53-67).

Emozio gehiago izan genuen asteburuko beste bi partidetan. Manteon, Bera Bera Bultzek Megacalzado Ardoiri irabazi zion, 69-67ko emaitzarekin. Nafarren hasiera bikaina: 6-17 eta 19-32 bigarren laurdenaren erdialdean. Donostiarrak bizirik atsedenaldian (31-38) eta buelta eman zioten 16-4ko partzialari esker (51-48). Emozio amaiera arte eta Borregok garaipena eman zien gipuzkoarrei hiru librekin.

Eta Iruñan, Araskik bigarren garaipen jarraian eskuratu zuen: 54-61 Navarro Villoslada Basket Navarraren kantxan. Gasteiztarrek bigarren laurden ikusgarria jokatu zuten: 15-12tik 19-30rera. Alde eroso azken laurdenera arte, noiz etxekoen bultzada iritsi baitzen (47-54). Une horretan, Ortiz de Zarateren bi hirukok partida erabakita utzi zuten.