Asteburu ikusgarria talde gasteiztarrentzat. Kike García de Garayoren neskek lehen postua hartu dute, Easo Lorea Gourmet eta La Rioja ABN-ren aurkako garaipen bikoitzari esker.

Larunbatean, lider berriak 93-78 gainditu zuen talde donostiarra, bigarren zatian erabakitako partidan: gasteiztarrek 51 puntu saskiratu zituzten, lehen zatiko 42nako berdinketaren ondoren. Hirugarren laurdenean lortutako 9-0eko partzialak 18 puntuko aldea eman zien (68-50).

Eta igandean, oso antzeko partida La Rioja ABN-ren aurrean, bigarren jardunaldiko atzeratutako norgehiagokan: 41-36ko emaitza atsedenaldian eta 25-7ko partziala hirugarrenean ihes egiteko. 5-1eko balantzea liderrarentzat, 4 garaipen jarraian.

Aranguren Mutilbasket bigarren postuan dago. Asteburuko partidarik parekatuenean, nafarrek 50-52 irabazi egin zuten Campus Prometeren kantxan.

(ARGAZKIAK: Alberto Salazar)

Lointek Gernika eta Navarro Villoslada Basket Navarra berdinduta daude 4-2ko balantzearekin. Bizkaitarrek ez zuten arazorik izan Santanapen, Bera Bera Bultz-en aurrean (57-33) eta nafarrek Megacalzado Ardoiren aurkako derbian irabazi egin zuten.

Eta asteburua itxi zuen partidan, Bizkaiko derbian Landakon eta garaipena Leioa SBT-rentzat, 2-9ko partzialari esker azken laurdenean.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut