Jokatu ez zuen Getxok izan ezik, goiko zonako beste lau taldeek irabazi egin zuten eta zulo ireki zuten sailkapenean. Aranguren Mutilbasket bi garaipen eskuratu zituen asteburuan eta seigarren postura igo da.

Seigarren jardunaldia larunbateko goizean hasi zen Bilbon: Redline Mekanika TAKEk Estudios y Obras Rekalde Unamunori irabazi zion, 65-73ko emaitzarekin, azken laurdenean erabakitako neurketa batean: 55-54tik 61-68ra pasatu zen. Denboraldiko bosgarren garaipena tolosarrentzat.

Lau garaipenarekin daude Urgatzi, Universidad Deusto Loiola Indautxu eta Leioa SBT. Gasteiztarrek erraz irabazi zuten Beasainen (34-76); bilbotarrek Atletico San Sebastian gainditu zuten (53-72); eta Ibaizabal-eko Eskuinaldekoek Fundacion Bilbao Basket-i gailendu zioten Bizkaiko derbian (70-64). Igor Urretaren mutilek garaipena lortu zuten 11-0eko partzialari esker (66-59).

Aranguren Mutilbasket goiko postuetara hurbiltzeko aukera izan zuen, baina ez aprobetxatu. Larunbatean, nafarrek Tecnun Askatuak gainditu zuten 79-74ko emaitzarekin, irabazle ezagutzeko luzapen bat behar zuen partida batean. Etxekoek 12 puntu gainditu zituen azken laurdenean eta, luzapenean, Velascoren hiruko batek epaia eman zion partidari. Baina igandean, bosgarren jardunaldiko partidan, Mutilvako taldeak Azpeitian galdu egin zuen.

BIGARREN MAILA

Mugikortasun murrizketak direla eta, soilik partida bat jokatu ahal izan zen. Denboraldiko lehen gariapena Getariako Keta Sharks taldearentzat, Aloña Mendiri irabazita 68-51eko emaitzarekin.