Denboraldi bikaina biribildu dute Iñaki Jimenez-en gizonek: ligako txapeldunak eta igoera lortuz. Bartzelonan, Azpeitian lortutako sei puntuko aldearen ondoren, gipuzkoarrek bere abantaila defenditzea lortu dute, emozioz beteriko finalean (63-66)

Hasieratik, Juaristi ISB-k itxura handia erakutsi du: defentsa gogorra, puntu gutxiko partidu bat komeni baitzitzaien, eta erasoan, lan kolektiboa, energia eta borroka handia beti gainetik egoteko. Lehen laurdenaren amaieran, 10-16ko emaitza eta 12 puntuko aldea kanporaketan.

Egoera ez da aldatu bigarren laurdenaren erdialdera arte. Momentu honetan, etxekoek erreakzionatu dute eta buelta eman diote partidari, 7-0eko partzialari esker. Gipuzkoarrek ezin izan dute saskiratu lehen zatiko azken bost minutuetan (27-26).

Bigarren zatiko hasieran, Barça-k kanporaketa berdintzea lortu du (37-31). Baina Juaristiren erreakzioa berehala izan da: 0-10reko partziala arnasa hartzeko. Hirukoen txandaketa eta Juani Marcos-en azkenak berriro aurretik ipini ditu etxekoek (47-46).

Azken laurdenaren hasieran, historia errepikatu du: etxekoen 7-0ekoa kanporaketan aurretik jartzeko. Une klabea eta Ansorregui-ren 2+1ekoa eta Bute-ren 4 puntu (54-53). Kataluniarren bi hirukoo eta Heviak beste biak (60-59). Berazak ere asmatu du urrunetik eta Buckingham-en igoera eman dio Juaristi beste hirukooarekin (63-62).