Hilabete bat geroago, Eskuinaldeko bi taldeak berriro aurrez aurre Faduran. Eta igande honetan, Imanol Adan-enek Igor Urreta-renei irabazi zieten. Emaitza honi esker, Getxo lehen postuan finkatu da.

LEHEN MAILA – IGOERA FASEA

Txapelketako bigarren jardunaldia eta Getxok irabazi egin zuen lehen asteburuan irabazi zuten taldeen arteko lehian. Imanol Adan-en taldea lehen faseko porrotaz mendekatu zen eta garaipena eskuratu zuen 64-57ko emaitzarekin. 13-0eko partziala, bigarren laurdenean, (32-20), klabea izan zen etxekoak beti aurretik mantendu zitezen. Leioa 3ra hurbildu zen azken laurdenean (52-49), baina 6-0ekoak aukerarik gabe utzi zien.

Eta Usabal kiroldegian, Fundación Bilbao Basket-ek garaipen erosoa lortu zuen. Mikel Torre-ren gizonek 10 puntuko aldea eskuratu zuen bigarren laurdenean (16-26) eta ez zuten arazorik izan amaiera arte. Azken laurdenean 22 puntugatik irabazten joan ziren (48-70).

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

LEHEN MAILA – FEDERAZIO KOPA

Bi talde bolada onean daude bigarren jardunaldiaren ondoren. Disdira BItxitegia ISB-ak bigarrena jarraian lortu zuen Azpeitian, Ordiziari irabazita (84-61). Eta Universidad Deusto Loiola Indautxuk berriro erraz irabazi egin zuen etxetik kanpo: 61-85 Beasainen.

Gainera, Atlético San Sebastián-ek ez zion aukerarik eman Mutilbasket-i (87-39) eta Estudios y Obras Rekalde Unamunok Tecnun Askatuak gainditu zuen 72-77ko emaitzarekin, luzapenean erabakitako neurketan.

BIGARREN MAILA

Txapelketako bigarren itzulia hasi da eta Alkideba Ointxe 7-0eko balantzera iritsi da. Arrasatekoek Easo Tordowineri irabazi zioten, 87-63ko emaitzarekin, hirugarren laurdenean ihes egin eta gero (54-34).

Leioako derbian, Askartzak Mungia gainditu zuen 61-51, bigarren postuan mantentzeko. BIgarren zatiko hasieran lortutako 12-0ekoak partida erabakita utzi zuen.

Eta Escolapios ikastetxean, laugarren garaipena Getariako Keta Babyauto Sharks (49-79), 3-16ko partzialari esker, lehen zatiko amaiera eta bigarreneko hasieraren artean.