Goar Artetxeren taldeak Igoera Faseko lehen garaipena lortu zuen Kandelazubietan eta bigarren postuan berdinketa hirukoitza eragin dute, Bilbao Basket-Getxo partidaren faltan. Eta BIgarren Mailan, Askartzak firme jarraitzen du bigarren postuan.

LEHEN MAILA – IGOERA FASEA

Fundación Bilbao Basket-Getxo partidaren atzeratzeak partida bat utzi zigun hirugarren jardunaldian.

Kandelazubietan, Redline Mekanika TAKEK garaipen garrantzitsua eskuratu zuen, sailkapena estutzeko: talde guztiek garaipenak dituzte jada. Bi hirukok 10 puntuko aldea eman zieten bisitariei, bigarren laurdenaren erdialdean (26-36). Tolosarrak 14 puntugatik irabazten joan ziren hirugarren laurdenaren azken minutuan (44-58). Beharrezko abantail bat etxekoen erreakzioa gelditzeko: 9-0eko partziala puntu batera hurbiltzeko (61-62). Libre marrara joan zen partida, non, nahiz eta pare bat hutsak, TAKEk garaipena eskuratu baitzuen.

LEHEN MAILA – FEDERAZIO KOPA

Hirutik hiru Disdira Bitxitegia ISB eta Universidad Deusto Loiola Indautxu-rentzat. Bai gipuzkoarrek bai bizkaitarrek garaipen erosoak lortu zituzten etxetik kanpo. David Rodriguez-en taldea beti aurretik ibili zen Zorrotzan, lehen lau minutuetan lortutako 6-20ko partzialari esker. Amaieran, 66-79.

Eta Javier Diez-en mutilek partida erabakita utzi zuen atsedenaldian (27-47), Tecnun Askatuak taldearen kantxan (61-79).

Majorin, Ordiziak erraz gainditu zuen Aranguren Mutilbasket (103-53). Eta Beasaineko derbi gipuzkoarran, Atletico San Sebastián izan zen garaile. Etxekoek 18 puntu berreskuratu eta gero, donostiarrek partida bukatu zuten 0-12ko partzialarekin (61-74).

GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA

Bigarren postuan finkatu da Askartza, Easo Tordowineren kantxan eskuratutako garaipenaren ondoren (70-81). Leioztarrek 32 puntu saskiratu zituzten bigarren laurdenean, markagailuan ihes egiteko (38-55).

Egoera oso antzekoa Mungiako derbian: 12-3ko partziala lehen zatiko amaieran eta 14 puntuko aldea etxekoentzat atsedenaldian (32-18). Eta 12-0ekoak azken laurdenaren hasieran partida erabakitza utzi zuen (57-35).

Eta jardunaldiko amaieran, Getariako Sahatsagan, Ebaki Solutiosn San Prudencio-ren garaipen erosoa (35-65). Gasteiztarrek 19 puntuko aldea izan zuten (8-27) bigarren laurdenaren bigarren minutuan.