Asteburu honetan lehenengo mailako mutil eta nesken final four-ak jokatu dira. Finalerdiak larunbatean izan ziren. Garaileak igoeragatik lehiatu ziren igandean.

Gizonezkoen lehenengo maila

14/05 finalerdiak

Askatuak – Tabirako Baque

Lehenengo finalerdia Askatuak Tabirako Baque-ren aurkakoa izan zen. Partidaren lehen erdian etxeko taldea aurretik jarri zen. Atsedenaldia markadorea Askatuaken alde utzi zuten 36-22ko distantziarekin. Hirugarren denboratik aurrera aurkariak aldea murrizten hasi ziren. Azken denboran Tabirako Baque-k, partidari buelta eman eta garaipena lortu zuten finalerako txartela eskuratuz. 63-66.

Take Tolosa – Loiola Basket

Bigarren finalerdia Take Tolosa eta Loiola Basket-en artekoa izan zen. Etxeko taldea aurretik mantendu zen orokorrean baino Loiolako mutilak distantzia motxarekin jarraitu zuten atzetik. Deskantsura 29-25 joan ziren. Tendentzia berbera jarraituz 68-61 iritsi ziren partidu amaierara. Take Tolosa garaile.

15/05 finala

Tabirako Basket – Take Tolosa

Tabirako Basket eta Take Tolosaren arteko final hunkigarria. Oso partida leihatua prorroga eta guzti, azken minutura arte irabazlea nor izango zen jakin gabe. Parekatuak hasi zuten partida. Lehen denbora erdian 13-13ko markadorearekin partiduko tendentzia islatu zuten. Bigarren denborara hiru gora pasa zen etxeko taldea, baino deskantsurako Take Tolosako mutilak aurrea hartu eta 28-38 gora joan ziren. Laugarren denbora arte etxeko taldeak atzetik jarritu zituen aurkakoak, baino distantzia murriztuz. Tabirako Basketek markadorea parekatu zuen 67-67ko tanteoarekin prorroga bideratuz. Prorroga lehiatua, berriz ere markadore berdinduarekin bukatu zuena, 77-77. Emozio handiko partidu hau hurrengo zati hontan bukatu zen. Etxeko taldea 2 segundu falta zirela 83-84 zijoan. 6 segundura kanasta batekin 85-84 gora jarri zen eta partiduri itxiera eman zieten 87-84 bukatuz. Tabirako Basket-entzat garaipena eta EBA mailara igoera. Zorionak!

Emakumezkoen lehenengo maila

14/05 finalerdiak

Cd Promete – La Salle basket

Emakumeen kategoriako lehen finalerdia Cd Promete eta La Salle Basket-en artekoa izan zen. Partidu leihatua izan zen, gertu jarraitu zuten elkar markadorean. Atsedenaldian etxeko taldeak 5 puntu behera jarraitzen zuten La Salle Basket 28-33ko markadorearekin. Hirugarren zatiaren ondoren aurrea hartu zuten Cd Prometeko neskek 65-54 amaitu arte. Garaipen honekin finalera pasa ziren.

Mutilbasket – Loiola Basket

Mutilbasket Loiola Basket-en aurka leihatu zen kategoriako bigarren finalerdian. Atsedenaldirarte ez zuten abantaila handirik lortu etxekoek, baino aurretik iritsi ziren eta aldageletatik bueltan distantzia gehitzen jardun zuten. 60-48 iritsi ziren partidu amaierara.

15/05 finala

Cd Promete – Mutilbasket

LF2-ra igotzeko postua lortzeko lehiatu ziren Cd Promete eta Mutilbasket igandeko finalean. Oso partida berdindua izan zen, markadoreak horrela islatu zuen lau denboran zehar. Lehen zatian 14-17 amaitu zuten, atsedentalditik bueltan etxeko taldeak aurrea hartu zuen 37-36 gora jarriz. Hirugarren zati amaierarako 44-48ko markadorearekin Mutilbasketek abantaila errekuperatu zuen. Bi taldeen arteko joko politarekin partidu amaierara iritsi ziren puntu bateko distantziarekin. 62-63 amaitu zuten, Mutilbasketek lortu zuen garaipena eta ondorioz  Lf2ra igotzeko faserako sailkapena.

Zorionak denoi!