Datorren maiatzaren 27an, 17 urtez azpiko jokalarientzako kluben arteko 3×3 Euskadiko Txapelketa jokatuko da. Txapelketa Leioako (Bizkaia) Irlandesas ikastetxean jokatuko da eta probintzietako txapelketetatik sailkatutako mutilen 8 taldek eta nesken beste horrenbeste taldek hartuko dute parte. Jokoan, maila honetako Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartelak.

Txapelketa multzokako fase batekin hasiko da. Lau taldeko bi multzo egongo dira maila bakoitzeko eta lehen bi sailkatuek egingo dute aurrera. Gero, final-erdiak eta finalak etorriko dira. Bi zatitan banatuko da jardunaldia, mutilen txapelketa goizez jokatuko da, eta neskena, arratsaldez.

Suziria goizeko 10:00etan piztuko da eta mutilen finalak eguerdiko 13:15ak inguruan jokatzea espero da; nesken norgehiagokak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira eta finalak 18:00ak aldera jokatuko dira.

Bertaratu zaitezte, gure kirolaren beste modalitate batez gozatzeko aukera izango baituzue.

Bases Competicion Campeoanto Autonomico U17 3×3

ESP BASES COMPETICION 3X3 U17